Itsaso Garzon idazlearekin solasaldia, ostiralean
Argi izpien aukerak bere liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du Itsaso Garzonek, ostiralean.
Itsaso Garzon Mendizabal idazlea eta filosofia irakaslea. Itsaso Garzonek –Errenteria, 1983– Argi izpien aukerak bere liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du, ostiralean, hilak 27, 18:30ean Lekuona Fabrikan.
Liburuan zehar gai filosofiko ugari azaltzen dira, oinarri gisa Errenterian bertan kokatzen den idazlearen eta bere irakaslearen istorio erreala hartuz. Beraien arteko erlazio berezi horretaz ariko da Garzon, eta liburuan maitasunaz, hezkuntzaz edota beldurrez ere hitz egiten den arren, bereziki heriotzaz arituko da, gai hori izan baita, hain zuzen ere, liburuaren erdigune.
Solasaldian parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek online (klik hemen) edo Lekuona Fabrikan bertan.
Pertsona helduei zuzendutako ekintza izango da eta euskaraz eskainia.
