Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
lgtbi+ komunitatea
Gotzone Urra Cruz eta Gar Lozano Real

"Elkartzean seguruago sentitzen zara aske izateko"

Zisheteroarauetatik harago dauden espazioak eta tokiak behar dituzte LGTBI+ pertsonek askotan. Bide horretan saretzea ezinbestekoa da. Lezon zeregin horretan ari dira Gar Lozano eta Gotzone Urra. Haien esperientziaren berri eman dute.

Gotzone Urra Cruz eta Gar Lozano Real.
Urko Etxebeste
Lezo
2025/06/27

Saretzea. LGTBI+ pertsonak biltzeko, esperientziak partekatzeko, hitz egiteko guneak izatea. Gar Lozanok eta Gotzone Urrak uste dute elkar bilduz askeago izateko bideak zabalduko direla Lezon eta jendartean.

Zergatik da garrantzitsua LGTBI+ pertsonak saretzea?
Gar Lozano Real: Disidentzia batetik esperientzia partekatuak izateko erreferentziazko tokiak behar dira. Zurearen antzeko esperientziak izan dituen jendea ezagutzeko, seguruago sentitzeko, une eta espazioak elkarbanatzeko, eta agian hain normatiboa ez den bizitza eredu bat topatu ahal izateko. Erosoago sentitzeko. Azken batean eredu hain normatiboek oso estu harrapatzen gaituzte batzuetan, eta ez baduzu konpartitzen inorekin eredu horretatik kanpo dagoen bestelako bizitza egiteko modurik, eredu berberean sartzen zara. Horregatik, saretzea garrantzitsua da jendea eta esperientziak ezagutzeko, eta lagun edo babes moduko akonpainamendua egiteko.

Gotzone Urra Cruz: Elkartzeak indartu egiten gaitu. Kuadrilla batean elkartzen zarenean %90a gutxienez heteroak dira, eta hortik kanpo elkartzea edo zure bizitzeko moduaren antzekoa duten pertsonekin egotea garrantzitsua da. Elkartzean seguruago sentitzen zara askatzeko, libre izateko. Beldurrik ez izateko.

Lezon zehazki, konplikatua al da saretzeari eustea?
Urra: Nire ustez, saretzea bere horretan ez da zaila. Zaila dena da jende gehiago sare horretara erakartzea. Ez dakit zergatik, baina mutilei gehiago kosta egiten zaie saretze aukeretara hurbiltzea. Adibidez, duela urte batzuk LGTBI+ pertsonen gaineko festak egin ziren herrian, eta emakumeak izan ginen gehienak, eta nesken artean ere, Lezoko gutxi. Esaterako, festa horietan 25 bat elkartu baginen, mutilak pare bat-edo izan ziren, Lezokorik ez. Ikuspuntu horretatik aztertuta, badakigu gay pertsonak ere badaudela Lezon, baina ez dira agertzen. Izan daiteke onartuak ez izateko beldur direlako, ez dakit… Sanjuandarra naiz, Lezora bizitzera etorri, eta begiradatxo batzuez aparte, onartua izan naiz.

Lozano: Gauza asko egin ditugu. Baina galdera deserosoak ere egin dizkigute une horiekin inolako harremanik ez zutenak.

Urra: Adibidez Txerrimuñon egin genuen festetako batean mugimenduarekin harremanik ez zuten gizonak ere sartu ziren, atearen parean barrikada bat egin ziguten… Baina gauzak antolatu ditugu saretze bide horretan. Herriko festez aparte, eskualdeko Harrobiran ere parte hartu izan dugu; horietako batean Saldise plazaren inguruan zeramikazko estatua antzeko bat ere bota ziguten. Horrelakoak gertatzen dira. Baina saretzearen harira, jende gaztea animatzea garrantzitsua da.

Onartuak izan behar duzue? Nork onartuak?
Urra: Sentsazio hori edukitzea garrantzitsua dela uste dut. Jendeak bere sexu nortasuna adierazteko unean maiz urrats ausartak eman behar ditu, eta onartua izatearen sentsazioa inportantea da. Nik ikastolan 14 urterekin esan nuen neskak gustuko nituela, eta sortu zen esamesa sorta handia izan zen. Ausarta izan nintzen, baina bada jendea kosta egiten zaiona pausoak ematea. Lezon LGTBI+ pertsonentzat erreferente izateko gune bat sortu beharko litzateke nahi duen jendea, gazteak batez ere, elkartzeko.

Lozano: Gizarteak, dituen arauengatik, normatik kanpo ateratzen ari den pertsona bat epaitzeko joera du. Norma asko daude, eta norma asko hautsi daitezke. Arau batetik ateratzen den edozein izan daiteke epaitua. Pandemia eta gero antolatu genituen ekitaldietan, Bollurriaren barrukoetan adibidez, saretzeko aukera ikusi genuen. Urratsak egin genituen, baina agian ez genuen jakin izan dena ondo bideratzen. Gainera, denok egunerokoan hainbat zeregin ditugu, eta zaila da saretzean energia inbertitzea. Une hartan Lezoko mugimendu feministaren barruan nintzen, eta esan behar dut beti egin duela herriko mugimendu feministak LGTBI+ pertsonen alde. Adibidez, Altamirako eskailerak elkarrekin margotu genituen. Beti izan dugu haien laguntza behar denerako.

Jende gaztea anima dadila eskatu duzue. Zergatik?
Urra: Nik gazteak bi multzotan-edo sailkatuko nituzke. Batetik 25 urte inguruan dabiltzanak, eta neskataz ari naiz: ez denak, baina orokorrean berdin  zaie egun batean mutil batekin egon, eta beste batean neska batekin. Baina gazteagoak, 17-19 tartean dabiltzanak, marikoi, lesbiana eta bestelako kontzeptuak maiz izaten dituzte ahoan irain egiteko, oso itxiak dira, oso normatiboak. Horregatik, uste dut gure arteko sareak sortzea, elkartzeko eta egoteko guneak izatea, laguntza eskaintzea, eta bestelako asko inportanteak direla, gazteentzat ere bai. Nik, nolabait esateko, erraz egin dut bidea. Familian ez dut inoiz arazorik izan; baina baditut ezagunak familiak bere izaera onartu ez, eta etxetik alde egin behar izan dutenak…

Abian da Lezon Berdintasun Kontseilua sortzeko prozesua. Nola ikusten duzue?
Lozano: Azken batzarra duela gutxi izan dugu. Hasiera batean dudak nituen han nire tokia zein zen, mugimendu feministaren barruan LGTBI+ mugimenduaren gainean hainbat eztabaida izan direlako. Dinamizatzaileak lagundu digu nola jakin integratzen LGTBI+ kolektiboaren nahiak bertan, araudian hala jasota dago hori zati batean. Hori berdintasun kontseilu baten araudian agertzea bada pauso bat; ez dakigu noraino iritsiko den, baina hor dago. LGTBI+ pertsonak horrelako kontseilu batean kontuan hartuak izatea baikor ikusten dut.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.