Kolore guztiak Ibai Ondon
Bihar da LGTBI+ pertsonen Nazioarteko Eguna. Ohikoa den moduan, Ibai Ondo aldarri bisualerako euskarri da.
Bihar, hilaren 28 (larunbata) da LGTBI+ pertsonen Nazioarteko Eguna. Horren harira Lezo ohitura dute ortzadar koloreekin Ibai Ondo eraikina apaintzea; astelehenetik dira bertan ortzadar koloredun banderak eta aterkiak. Sexu askatasunaren eta libre bizitzearen aldeko aldarria da Ibai Ondokoa. Kolore guztiak Lezokoak dira.
Herrikoek, eta Jaizkibel hiribideko errepidetik aurrera-atzera dabiltzan kanpotarrek aurrez aurre ikusten dituzte eraikinean jarritakoak. LGTBI+ pertsonen bide luzea dute egina euren nahiak eta desioak betetzeko borrokan. Bada bidea egiteko oraindik ere. Baina kale presentzia bermatzearekin batera, zeregin horretara hurbiltzeko urratsak egitea errazagoa izango da.
