Mocedadesen espiritua, San Fermin elizan
Trebera taldearen 'Recordando Mocedades' ikuskizuna jasoko du Antxoko parrokiak uztailaren 2an, sanferminen atariko bezala.
Treberako kideak, artxiboko irudian.Trebera Trebera talde antxotarreko kideek Recordando Mocedades ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 2an (asteazkena) Antxoko San Fermin elizan, 20:00etan hasita. Sanferminen atariko ekitaldien barrukoa da ekitaldia, eta doan. Mocedades musika talde bizkaitarraren errepertorioan oinarritutakoa da ikuskizuna, eta Antxon lehenengoz emango dute. Aurretik, ordea, hainbat tokitan zabaldu dute ikuskizuna, tartean maiatzaren 30ean Errenteria-Oreretako Niessenen, nahiz hilaren 21ean Pasaia KM0 jaialdiaren barruan Donibanen.
Antxon du jatorri taldeak, baina partaideen artean, antxotarrez gain, Pasaiako beste barrutietako nahiz inguruko herrietako kideak ere badaude. Hiru ezaugarri nabarmen ditu taldeak: amateurra da, adinean koskorrak dira partaideak, eta arte eszenikoak oinarri gozatzeko eta gozarazteko helburua dute, talde giro onean. Iñigo Ortega antxotarra dute zuzendari.
