Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Santa Ana' naoaren gila izan daitekeena aurkitu dute Pasaiako badian

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Pasaiako badian 2021etik hona egin den urpeko arkeologiari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu gaur. Ikerketa lan horrek urpeko zenbait aztarna “garrantzitsu” ekarri dituela jakinarazi dute gaurko agerraldian. Izan ere, baliteke Santa Ana ontzi legendarioaren zati bat identifikatu izana Pasaian. Ontzi hori Pasaian eraiki zen, 1586an. 1588an, Felipe II.ak Armada Handia bidali zuen Ingalaterrara hura konkistatu eta katolizismoa ezartzeko asmoarekin. Santa Ana-k espedizio hartan “oso rol garrantzitsua” izan zuela adierazi dute.

2021 eta 2022 urteen artean egindako kanpaina arkeologikoetan, XVII. mendeko bi ontzi hondakin aurkitu zirela baietsi dute. Maiatzean egindako azken kanpainan, gainera, ontzi hondakin baten egituraren zati bat aurkitu zuten. Azken aurkikuntza horretan, 4 metroko luzera duen gila nabarmendu dute protagonistek. Itsasontzi hori XVI. mendearen bigarren erdian kokatu ahal izan dute. Horrez gain, artilleriako harrizko zazpi bolaino ere berreskuratu dituzte. Hori guztia Pasaiako badian aurkitu da. “Pasaiako badia benetako urpeko aztarnategi arkeologiko bat da. Orain arte aurkitu dugunak –eta hastapenetan baino ez gaude– ondare-potentzial izugarri bat berresten du”, nabarmendu du Mari Jose Telleria Kultur zuzendariak.

Mertxe Urteaga foru arkeologoak adierazi du hipotesi nagusia dela Santa Ana ontziaren arrastoak izatea. Berreskuratu duten pieza garrantzitsuena gila oinarriaren egitura bat izan da, eta Santa Ana-rena izan daitekeela uste dute. Ingalaterratik itzuli ondoren, itsasontzi hori Pasaiako portura itzuli zen, baina bolbora deskargatzen ari zela, istripu bat izan eta lehertu egin zen ontzia. “Hipotesi horren gainean lan egiten dugu, eta, hala balitz, aparteko dimentsio historiko baten aurkikuntza baten aurrean egongo ginateke“, esan du Urteagak.

Proiektua Pasaiako badian eskumenak dituzten lau erakunderen arteko lankidetzari esker lortu dela esan dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Portu Agintaritza, Itsas Kapitaintza eta Itsas Komandantzia. Era berean, Blas de Lezo ikastetxeak eta armadak ere hartu dute parte proiektuan.

Egindako lanari bukaera emateko, Telleriak iragarri du datorren urtean Gipuzkoako itsasertzeko urpeko ondare arkeologikoari buruzko erakusketa monografiko bat zabalduko dutela Donostiako Itsas Museoan. Bertan, Getarian, Hondarribian, Donostian eta Pasaian berreskuratutako ehun pieza inguru erakutsiko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.