Noka zein errimetan bikain, Legorburu
Beste bi lan saritu dizkiote Legorbururi beste hainbeste lehiaketetan. 200 sarien langa, gertu-gertu du errenteriarrak.

Noka bertsotan egindako lana eta poesian saritu berri dute Iñigo Legorburu errenteriarra. Ez dute sariketek sekreturik harentzat, sariak jaso eta jaso ari baita. Oraingoan Azkoitian eta Ermuan garaitu da, IV Hike Eizan bertsopaper eta XXXI. Ermua Hiria Poesia lehiaketan, hurrenez hurren.
Etorria eta errimaz bikain dabilen zalantzarik ez da, emaitzei erreparatzea baino ez da horretaz jabetzeko.
200 sarien langa gertu-gertuan duela ere esan du harro, errenteriarrak: “Uste dut 190etik gora nagoela oraintxe bertan”.
Hitanoa erabiltzea ezinbesteko betebehar zuen Azkoitiko lehiaketan, eta noka idaztea hautatu zuen errenteriarrak. Elkar ezagutuz lanarekin, 500 euroko saria poltsikoratu du Legorburuk; lana publikatu ere egingo diote. Itziarren semea doinuarekin hamar bertsoko sorta idatzi zuen lehiaketarako, migrante batek AEKn euskara nola ikasi eta euskal kulturara nola hurbiltzen den kontatzeko. “Nire kasuan fikzioa da lana, baina oso gertuko errealitate baten isla ere bada. Noka aritzeko “arazoak” izan dituela aitortu du, “kasu bakanetan erabili dut nire inguruan eta papereratzea ere ez da lan erraza izan”. Kosta bai, baina emaitzarekin “gustura” gelditu dela erantsi du, “ez delako erraza izan aukeratu dudan zazpi errimako metrika”.
Bertso jarritan bikain errenteriarra; horretan bezain ongi poesian ere. Egunak egin du ia ehun bertso-lerroko poemak irabazi du lehiaketa Ermuan. Hor ere, 500 euro irabazi ditu, eta idazlana Ermuako Bibliotekaren web orrian irakurgai dute jada. Lehiaketa berean sariak irabazitakoa da aurretik, poesian zein narrazioan. Eguneroko ardura, estresa, zamak eta abiadura eraman ditu lanera, “irakurlearengan akidura eta saturazioa bilatu nahi nituen eta egia esan, asko disfrutatu dut esperimentuarekin”.
Elkar Ezagutuz
1 Hire azal beltzaran ta azentu marka begiratzen nizkinan lehen begi zeharka. Haseran ikustean kalean bakarka nola hurbildu ere ez nekinan, barka … AEKren arta denontzat aparta! Hizkuntzaren joanak lagun bat dakar-ta! |
2 |
3 Behin amaitutakoan presaz lanaldiak gau-eskolan zain ditun hitzak, esaldiak … Militantzi kultural baten atal biak: “Eman” ta “zabal zazu” kalera jalgiak! Txapak, hitzaldiak, irakurraldiak … Higan zenbat irauten din Euskaraldiak? |
4 Sarritan behar ditun hainbat gogorazpen: Ezin bereiziz habil “azkena” ta “azken”. Arren, irribarretsu segi ezan nahasten ahaleginaren bidez kultura arnasten. Munduak itsasten, hizkuntza orrazten umiltasun lezioz zenbat irakaspen! |
5 |
6
|
7
|
8
|
9 |
10 Euskalduntzen ari haiz bertsotan ta kantuz mahai bueltan jan-edanak gurekin dastatuz. Jarraitu nahi ninake bizitza ospatuz elkarren babesean elkar elikatuz! Maitasun olatuz biok elkar hartuz bihotzaren hizkuntzan alfabetizatuz. |