Madalenetako egitaraua aurkeztu dute
Madalenetako egitarauaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur udal ordezkariek Herriko Plazan.
Udal ordezkariak egitarauaren aurkezpen ofiziala egiten. Ate joka dira madalenak, atzerako kontaketa egiten hasiak dira asko eta herritarrek ikusminez espero duten jaietako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur goizean udal ordezkariek. Hilaren 21ean bor-bor izango den Herriko Plazan egin dute aurkezpena, programak eta kartelak eskutan. herritar bat baino gehiago gerturatu da programa non jaso behar duen galdetzera; horretarako pixkatxo bat itxoin beharko dute baina, bihar hasiko baita udala horiek banatzen udaletxeko arkupetan bertan, zein udal eraikinetan.
Madalen “kuttunak” gerturatzen ari direla esan du Aizpea Otaegi Mitxelena alkateak, “ongi pasatzeko eta maite ditugunekin egoteko egunak dira, baita herri gisa garena ospatzeko egunak ere. Zentzu horretan egun pozgarriak ditugu aurretik”.
Jai batzordeari, eta horren motorra diren dozenaka herritar zein eragileei aipamena eta aitortza ondoren, Otaegik, “ohi bezala herritar eta eragile askoren ekarpenarekin eta ahalegin handiarekin eraikitako madalenak izango dira. guk egun gutxi barru goza ditzagun eta herri gisa garena ospatzeko jende asko da hilabete luzez lanean jarduten dana eta beraz, horiei guztiei eskerrak eman behar dizkiegu jai herrikoiak, guztion partaidetzarekin eta anitzak posible egiteagatik”.
Ondoren zoriondu egin ditu aurtengo omenduak. Arantxa Otegi eta oro har, inguruko baserritarrak izango dira aurtengo omenduak, “Pentsatzen dut askotan gurea bezalako izaera urbanoko herri batean segur aski askotan ikusezin sentitu direla, aurtengo madalenetan omenduak izateak erakusten du herritarrek gogoan dutela euren ekarpena, balioan jartzen dutela, sarri oso ekarpen isila dena, eta ikusten ez duguna, emakumeen lanarekin maiz gertatzen den bezala. Kasu honetan aitortza garrantzitsua da, bai baserritarrei oro har egiten zaiena, beraien lanari eta bereziki emakumeen lan isilari egiten zaiona”.
Azkenik jaiak aniztasunean, berdintasunean eta inguruan gertatzen denari begira gozatzeko deia egin du alkateak, “inguruan gertatzen denarekiko arduratsu jokatuz eta guztion artean jai eredugarriak izan daitezela bermatuz”.
Maite Gartzia Ontiveras, Kultura zinegotziak hartu du hitza ondoren. Txupinazoa izan du hizpide, 19:00etan izango da hori eta Herriko Plaza adin guztietako lagunen topagune izatea nahi dutela jarri du nabarmen. Ez da ordea, txupinazoa bizitzeko aukera bakarra, “mila koloreko txupinazo txikia, holi festa eta Zumardian aurten ere jarriko den pantaila erraldoia ere izango baitira”. Herri Biziaren webgunean streaming bidez ere jarraitu ahalko da.
Musika programazioari erreferentzia egi dio, bestalde, “programazio zabala izango dugu, adin gutzietako herritarrei begirakoa da eskaintza. Oso landua dago programaren beste atalak bezala, eta jende ugari izan da atzean lanean guk madalenak gozatu ahal izateko”.
Bihartik aurrera eskuratu ahalko da egitaraua, baita poltsikorako bertsioa ere. Banaketa udaletxeko arkupeetan egingo dute 10:00etatik 13:00etara. Hurrengo lekuetan ere egongo dira eskuragarri: udaletxean, Aldakoenean, Lekuona Fabrikan, Galtzaraborda, Fanderia eta Beraungo kirol instalazioetan, eta gainontzeko udal eraikinetan. Herriko auzo elkarteei ere eskaini dizkiete egitarauak eurek bana ditzaten. Denera 9.400 ale argitaratu dituzte paperean, eta beste hainbeste poltsikorako formatuan. Online ere ahalko da programa kontsultatu (klik hemen).
Madalenetako kontzertuak
Hilak 19, larunbata
- 18:00: Dardara Fest Gernika gunean
- 18:30: Reggae pintxada: Basaggain Merkatuzar gunean
- 20:00: AS04 Panier gunean
- 22:00: Sedientos de cumbia, Panier gunean
- 22:00: Gabezin, Lino gunean
- 23:30: Northcko eta Koloakass.Session, Merkatuzar gunean
- 00:00: Papa cumbia, Lino gunean
- 00:00: Garratz, Lino gunean
- 01:30: DJ Euzkolabel, Merkatuzar gunean
- 01:30: Yakolev 42, Merkatuzahar gunean
- 03:00 Oarsogroove, Lino Gunean
Hilak 20, igandea
- 20:00: Madalen aurreko txistulari kontzertua+Alaitz eta Maider.
Hilak 21, astelehena
- 22:00: Edu Zardoya, Panier Gunean.
- 22:00: Aria, Lino gunean.
- 23:00: Bide batez, Lino gunean.
- 23:30: Lime Out Nights, Limeriken.
- 23:30: Madalenak 2025 DJ Bull, Landaren
- 23:30: Ximaur Punk eta Pixa, Merkatuzar gunean
- 23:59: Yo he bailado azken dantza 2016/2025 Remenber gaua, Xabier Olaskoaga plazan
- 23:59: Kalefesta 2025, Zuzenen
- 00:00 Loraze, Panier gunean
- 01:00: Puro Relajo, Zumardian
- 01:30: Mala Ruina, Panier gunean
- 01:30: AZK eta Komando Sesera, Merkatuzahar gunea
- 02:30: Dardara Sound
Hilak 22, asteartea
- 12:30: Madalen kontzertu nagusia Errenteriako Musika Banda, Foru Plazan
- 20:00: Andoni Ollokiegi, Erriola Gunean
- 22:00: Bellum punk, Lino gunean
- 23:00: Dardara eta Sensi Beats, Lino gunean
- 18:00-03:00: Indio Rock hainbat espazioetan
- 23:15: Sukena, erriola gunean.
- 00:00: Reggeton Beat Fest, eta Line Up: DJ Herra, Imanoldt, Xabier Olaskoagan
- 01:00: Niña Coyote eta Chico Tornado, Zumardian.
Hilak 23, asteazkena
- 20:00: Bedbrakers, Panier gunean
- 20:30: Oiar Beltzak, Lino gunean
- 21:30: DJ Potzons, Panier gunean
- 22:30: Camp Berbena Folkesi, Foru plazan
- 22:30: Trikidantz, Erriola Gunean
- 23:00: Gorroto Bala, Lino gunean
- 23:45: Boggie Van, Xabier Olaskoagan
- 00:00: Oihan Vega, Zumardian
- 01:00: Lie Detectors, Xabier Olaskoagan
- 01:00: The Purples, Zumardian
- 02:30: Madalenak Electronic Fest, Zumardian
- 03:00: MJ Krash, Lino gunean
Hilak 24, osteguna
- 19:30: Pepperment sextek, Merkatuzar gunean
- 19:30: Folkesi, Orereta Kafean
- 20:00: Olgetan erromeria Gernika plazan
- 20:30: Itoitz eta Markel, Lino gunean
- 21:00: Madalen Rock: Karitz, Urtz, Ripper Owens, Xabier Olaskoagan
- 21:30: Bost axola, Erriola gunean
- 22:00: Zahara Moreno, Lino gunea
- 22:30: Oben, Panier gunean
- 23:30: Lime out nigths, Limeriken
- 23:30: Stupid Fuckin People, Panier gunean
- 23:30 DJ Endi, Lekuona kantinan
- 23:59: kalefesta 2025, Zuzenen
- 00:00: Txiltxoko eta Peye Rose, Lino gunean
- 00:30: zarata, Panier gunean
- 00:30: J Martina, Zumardian
- 01:00: Kilimak, Erriola gunean
- 01:00: Ximaur punk, Panier gunean
- 01:15: Toc, Merkatuzar gunean
- 01:30: Tatta&Denso, Lino gunean
- 02:30: Jean Rohmer eta DJ Lamia, Merkatuzar gunean
- 03:00. DJ Txiltxoko, Lino gunea
Hilak 25, ostirala
- 15:30: Blaitu Festa DJ arimarekin, Erriola gunean.
- 19:00: Petti, Xabier Olaskoagan
- 22:30: Bandaren kontzertua Madalen Bantzaldia, Zumardian.
