Arabako Biraren hogeita zortzigarrena, hilaren 19an
Urdaburu Mendizale elkarteak antolatuta, Gesalibarretik (Arrasate) abiatuta Arlabaneko gainean bukatuko dute.
Gesalibarretik abiatuko dute etapa. Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita zortzigarren etapa antolatu du hilaren 19rako. Gesalibarretik (Arrasate) abiatuta, Murugain, Durakogain, eta Jarindoko gailurretatik pasata, Arlabaneko gainean bukatuko dute. Ibilaldia zazpi ordukoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
