Lurraldebusek zerbitzua emango du gauez madalenetan
Zerbitzu bereziak egingo dituzten autobus lineak, honakoak: E71, E72, E75, E77.
Lurraldebusen zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan madalenetan gauez, hilaren 21etik 25era. Gaueko joan etorriak modu seguruan, erosoan eta ingurumena errespetatuta egiteko aukera eskainiko du beraz, neurri horrekin, Gipuzkoako Foru aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Antolaketa departamentuak.
Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, “beste zenbait udalerritan egin bezala, Errenteriako jaietan ere jarriko ditugu martxan Lurraldebusen zerbitzu bereziak. Garraio publikoa indartzeak bermatzen du herritar orok aisiaz gozatzeko aukera izango duela, autoa izan ala ez, eta gakoa da segurtasuna indartzeko, bereziki gazteen artean”.
Zerbitzu bereziak egingo dituzten autobus lineak, honakoak: E71, E72, E75, E77 uztailaren 21etik 24rako gauetan biak barne udako larunbatetako ohiko ordutegiarekin; uztailaren 25etik 26rako gauean, udako ostiraletako ohiko ordutegiak izango dituzte.
