Pilota erruz Agustina Otaola pilotalekuan
Haurretan Labaka eta Igoak osatutako bikotea izan da onena; kadeteetan, Otaegi eta EPLEko Caballerok jantzi dituzte txapelak.
Haur eta Kadeteen finaletako irabazleak.EPLE Zuloaga memorialeko Haur eta Kadete kategorietako finalak jokatu dituzte asteburuan, eta hortaz badira irabazleak. Haurren mailan Labakak eta Igoak osatutako bikoteak 18-13 irabazi du Lizarralde-Gonzalezen kontra. Gogorra izan zen partida, ordubetekoa, eta pilotakada ugarikoa. Azken emaitzak ez du egoki islatzen kantxan gertatutakoa.
Kadeteetan, berriz, Otegik eta EPLEko etxeko jokalari Caballerok jantzi zituzten txapelak 22.-19 irabazita Etxaniz eta X. Alberdiren kontra. Partida oso ona; atzelariak ziurtasunez aritu ziren, eta aurrelariak, berriz, mota ugaritako erremateak eskaini zituzten. Finaleko pilotari onenen saria, Igoa eta Otaegik jaso zituzten.
Astea pilotaz beteta dator. Gaur bertan Zuloaga memorialeko esku pilotako partidak jokatuko dituzte 19:00etan; 23 urtez azpiko kategoriaren eta seniorren finalerdiak dira jokatuko dituztenak. lehen kategorian, Olaizola-Landa Rekalde-Bernaola bikotearen kontra ariko da; Seniorretan, berriz, Oskoz-A. Garmendia Karregal-Irazustabarrena bikotea izango dute aurrez aurre.
Bihar, asteartea, ordu berean eta kategoria bereko final erdiak jokatuko dituzte Zabaleta-Santesteban eta Lizeaga-Leonet osatutako bikoteek 23 urtez azpikoan; I. Egiguren-Aranguren eta Arribillaga-M. Lizeaga bikoteak nor baino nor ariko dira seniorretan.
Etxeberria Memoriala
Asteazkenetik ostiralera berriz, Etxeberria Pala Memorialaren partidak izango dira Agustina Otaola pilotalekuan. Asteazkenean, 19:30ean hasita Larruzko Paleta Nagusiko Nabarro-Abel eta Eyheramendi-Ponce ariko dira. Ostegunean, 19:00etan hasita, Larruzko Paleta Kadete eta Gazteak ariko dira: Isasti-Arizabalo, Gurrutxaga-Goitiaren kontra. Ondoren Larruzko Paleta Nagusi kategoriako Eskisabel-Ruben eta Estefano-M.Begiristain. Ostiralean Larruzko Paleta Kadete eta Gazteak izango dira protagonista eta Carballo-Garaizar Aranburu-Bergara bikoteak ariko dira lehian.
