Topoa Erdigunean integratzeko proposamenaz aritzeko bilera irekia
Asteazkenean izango da bilera, hilaren 16an, Xenpelar etxean 18:00etan hasita.
Proposamenaren irudietako bat.Errenteriako Udala Topoa Erdigunean integratzeko egindako proposamenaz bizilagunekin aritzeko bilera irekia antolatu du udalak. Asteazkenean izango da bilera hori, 18:00etan hasita, Xenpelar etxean.
Bide Berria proposamenaren inguruan bizilagunek azken bileretan adierazitako jarreren aurrean landutako egokitzapenen berri emateko izango da bilera hori, eta hori horrela eremu horretako bizilagunak parte hartzera deitu ditu.
