Atxilotu bat Errenterian Torre Pachecoko istiluen harira
19 urteko gaztea atzo (astelehena) arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak Lezo-Errenteria tren geltokian.
Lezo-Errenteria tren geltokian izan zen atxiloketa. Atzo (astelehena) 17:30ak inguruan Lezo-Errenteria tren geltokian 19 urteko pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dituen datuen arabera, atxilotuak harremana izan dezake Torre Pachecon (Murtzia, Espainia) izaten ari diren liskarrekin. “Pertsona hau atxilotzeko agindua emana zuen Murtziako Torre Pacheco udalerriko Guardia Zibilak”, zehaztu du Segurtasun Sailak.
Atxilotu ondoren Errenteriako ertzain-etxera eraman zuten gaztea. “Atxiloketa agindu duen polizia-kidegoari gertatutakoaren berri eman zaie. Azken horrek hartuko du 19 urteko atxilotuaren ardura”, adierazi du Segurtasun Sailak.
