Istripu baten ondorioz, Karrikako errepidea itxita
GI-3631 errepideko 3. kilometroan izan da ezbeharra, Artikutzako noranzkoan. Errepidea irekita dago.
Hiru autoren arteko istripu bat izan da Oiartzungo Karrika auzoan gaur arratsaldean. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, autoetako batek atzetik jo dio beste bati ibilgailuak irrist egin ondoren. GI-3631 errepideko 3. kilometroan izan da ezbeharra, Artikutzako noranzkoan. Herritarrek HITZAri helarazitako informazioaren arabera, errepidea ireki dute, baina trafikoa “geldi” doa.
Errepidearen egoera zein den jakiteko, egin klik esteka honetan.
