Aldaketak trafikoan eta garraioan, madalenen harira
Madalenak direla-eta, trafikoan aldaketak zein garraio publikoan aldaketak izango dira.
Errenteria-Oreretako taxi geltokia, Nafarroa hiribidean. argazkia: Herri Bizia Madalenak direla eta aldaketak izango dira trafikoan zein hiri barruko zein kanpoko garraio lineetan ere. Mozketei dagokienean, gaurtik, asteazkena, 08:00etatik hilaren 28ra arte Touring etorbidea itxita izango da barrakak jartzeko. Nafarroa hiribidea, berriz, hilaren 19an (larunbata) moztuko dute 19:000etatik aurrera Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, postuak jartzeko. Foru Plazarako sarbidea ere moztuta izango da. Erdialdea eta Nafarroa etorbidea hilaren 21ean moztuko dute, 06:30etik aurrera, eta hilaren 26an zabalduko dute.
Hiri barruko garraio lineei dagokienean, Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratuko dira eta Tulle kaleko geltokira lekualdatuko dituzte, ermita ondora, hilaren 21ko 07:00etatik hilaren 26ko 07:30era arte. Bertan behera ere, ondoko geltokiak: Niessen, Zumardia, Fanderia eta Gabierrota. Lartzabal auzoko 19. geltokia ere bertan behera gaueko 08:00etatik aurrera.
Hiri artekoei dagokienean, Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino eta alderantziz zuzenean joango dira, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte. Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.
Garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera, mozketak eragiten dien kasuan. Argibiderik behar izanez gero Udaltzaingora deitu behar dute. Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian eta gainera, geltoki berri bat izango dute jaietan, Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan. TAO zerbitzua eten egingo da hilaren 19ko 13:30etik 26ko 09:30era.
Aparkalekuei ere eragingo diete jaiek, eta Merkatuzarrekoa itxita izango dela hilaren 20tik 25era azaldu du udalak. Aparkaleku alternatiboak, berriz, Telleri alde ikastetxean, eta Lousada kalean izango dira. Miguel Zabaleta kaleko kirol pistan 24 ordura zabalduko da aparkatzeko ordutegia, hilaren 20tik 27ra.
Puntualki eta egitarauak derrigortzen duenetan trafiko mozketa puntualak ere izango dira eta Papresa barrutik pasatzen den bide publikoa ere itxita izango dela jakinarazi dute.
Zamalanei dagokienean, trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.
Gaueko autobus zerbitzua indartua
Azken urteetan egin bezala, gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz indartuko da. G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75. Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.
G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Perurena, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.
Larunbatean, hilak 19, ordea, ohiko gaueko zerbitzua egongo da martxan.
Herriko igogailu guztiak 24 orduz izango dira martxan, baita Panier, Alondegia eta Fanderiako komun publikoak ere.
