Urdaburu plaza berritzea eskatu du PSE-EEk
Gobernu taldeari berritze hori agintaldi honen barruan egiteko eskatu dio, "hala agindu bazuen ere bi urte joan dira eta ez du ezer egin".
PSE-EEko Isaac Palencia eta Almudena De la Torrepse-ee Urdaburu plaza berritzea eskatu dio alderdi sozialistak gobernu taldeari, eta hori agintaldi honen barruan izan dadila. Komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez egin du eskaera PSE-EEk, haserre, “eta atzerapenik gabe”gaiari hel diezaion exijitu, plaza auzoaren “bihotza” dela argudiatuta.
Plaza hori berritzeko konpromisoa agintaldi planean hartu zuela EH Bilduk esan dute sozialistek, “bi urte pasa dira eta urratsik ez du egin gobernu taldeak norabide horretan. 2020an hobekuntza batzuk egin ziren sozialistok aurrekontuari egindako emendakin batzuei esker, baina ez ziren nahikoak zian egindako haiek”.
Plaza berritzeko ez proiektu, ez epe ezta aurrekonturik ere ez dagoela gaineratu du PSE-EEk: “Ezinbestekoa da gobernu taldea lanean has dadila ahalik eta azkarren, etengabe ari baitira bizilagunak gaiaren inguruan duten ezinegonaren berri ematen”.
