Azoka berezia egingo dute baserritarrek larunbatean
Baserritar Azokak jardunaldi berezia egingo du larunbatean udalak, eta Behemendi Landa Garapeneko elkarteak antolatuta.
Baserritar Azokaren artxiboko irudi bat. Baserritar Azokak jardunaldi berezia egingo du larunbatean udalak, eta Behemendi Landa Garapeneko elkarteak antolatuta. Ohiko orduan zabalduko dute azoka, 09:00etan eta hortik aurrera hainbat ekintza egingo dituzte.
Herriko baserritarren azoka, herriko baserritarren postuek eta bere inguruan osagarriak diren hainbat ekintzek osatzen duten herri mailako azoka da. Udalak zehaztu du, garrantzitsua dela balioan jartzea lehen sektoreko enpresa horiek direla tokiko ingurua eta paisaia mantentzen dituztenak, eta merkatua eta gertuko salmenta lekuak kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztenak.
Larunbatean, Jose Erbiti kalea herriko ekoizleen eta lehen sektorearen erakustoki bihurtuko dira. Bertan Larremotx baserriko ardi gazta ekologikoa, Larreaundi baserriko barazkiak, Arraztalo elkarteko barazki ekologikoak, Lurraren Orena ustiategiko barazki ekologikoak, Arretxegar ustiategiko tomate eta barazkiak, eta Aparola baserriko barazkiak.
Errenteriako talogileak ere izango dira, oinarrian tomatea duten mokadutxoak prestatzen; Arraztaloko sagardo ekologikoa ere aukeran bertan dastatzeko. Eta dena girotzeko, musika izango da 12:00etatik 13:00etara, euskal abestien bertsioak egingo baititu Nagore Fernandezek.
