Bueltan da Zinema Kalean
Aurtengo ekitaldiak hiru emanaldi jasoko ditu, eta den-denak Antxoko Ibaiondo plazan izango dira, 21:30ean. Lehen emanaldia gaur izango da, eta Altsasuko dokumentala proiektatuko dute.
Antxoko Biteri plazan egindako emanaldi bateko irudia. Buelta da beste urte batez Zinema Kalean egitasmoa. Aurtengo ekitaldiak hiru proiekzio jasoko ditu, eta den-denak Antxoko Ibaiondo plazan izango dira, 21:30ean. Lehen emanaldia gaur (hilak 17) izango da, eta Altsasuko dokumentala proiektatuko dute. Bigarren saioa abuztuaren 21ean izango da, eta Amama filma botako dute. Azken emanaldia urriaren 2an izango da, eta Ane filma proiektatuko dute.
Zinema Kalean iniziatiba Bokalek herriko gazte taldeekin duen elkargunetik jaio zen, eta udalak adierazi du “oso arrakastatsua” izaten ari dela urtez urte. Sustatzaileen helburua da Pasaiako gazteen artean euskarazko kultur edukien kontsumoa bultzatzea, eta horretan dihardute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
