Astelehenean, ur mozketak Trintxerpen
Astelehenean ur sarean konponketak egingo dira, eta ura moztuko dute barrutiko zenbait kaleetan. 08:30ean hasiko dituzte jarduketak, eta lau orduko iraupena izatea aurreikusi dute.
Astelehenean (hilak 21) ur sarean konponketak egingo dira Trintxerpen, eta jarduketa horiek egiteko, ura moztuko da barrutiko zenbait kaleetan. Zehazki, honako kaleei eragingo die ur mozketak: Jaizkibel kaleko 1, 3, 5 eta 2, 6, 8; Euskadi etorbideko 1-21; Correos eta Alkateordetza. 08:30ean moztuko dute ura, eta lau orduko iraupena izatea aurreikusi du Pasaiako Udalak, 12:30era arte. Ahal izanez gero, ura iragarritakoa baino lehen emango dutela adierazi du udal erakundeak.
