Astelehenetik zabalik izango da berriro Galtzarabordako kiroldegiko kafetegia
Etengabeko arreta bermatuko du zerbitzuak kiroldegiaren irekiera ordutegian, elikadura osasungarri, jasangarri eta irisgarria sustatzera bideratutako ostalaritza eskaintzarekin, udalak azaldu duenez.
Galtzarabordako kiroldegiko kafetegiak ateak zabalduko ditu berriro astelehenean, azken urteetan hutsik geratu diren hainbat lizitazio prozesuen ostean. Etengabeko arreta bermatuko du zerbitzuak kiroldegiaren irekiera ordutegian, elikadura osasungarri, jasangarri eta irisgarria sustatzera bideratutako ostalaritza eskaintzarekin, udalak azaldu duenez.
Kartan, pintxoak, errazioak, ogitartekoak eta gosari bereziak egongo dira, betiere prezio politika justu eta eskuragarriarekin.
Espazioa hainbat jarduerekin dinamizatuko dutela jakinarazi dute, bestalde, tokiko artisten aldi baterako erakusketekin, nutrizioa eta jasangarritasunaren gaineko hitzaldiekin, indoor txapelketak pantailan emanda, asteburuko haurrentzako tailerrekin, eta ohitura osasungarri, iraunkortasunari eta bizitza aktiboari buruzko kontzientziazio kanpainekin.
Taberna berriro zabalduta, herritarren eskaerari erantzuten diola azaldu du udalak, eta zerbitzu osagarri bat berreskuratu.
