Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Auzo konpostarekin 14,25 tona organiko kudeatu dira Lezon

Lezon auzo konposterako bost gune daude, eta 71 familia erabiltzaile. Hondakinen tasan %40ko hobaria dute auzo konposta egiten dutenek.

Arretxeneko gunea da herriko bostetako bat.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/07/18

Hondakin organikoak kudeatzeko baliabideak esku-eskura dituzte lezoarrek. Edukiontzi sistemako marroiaz gaindi, auzo konposta programa abian da herrian duela hainbat urtetatik. Osotara auzo konposta egiteko bost gune daude herrian: Altamirakoa, Andreonekoa, Aralar kalekoa, Arretxenekoa eta Lopenekoa. Iazko uztailetik aurtengo ekainera 14,25 tona hondakin organiko kudeatu dira bost gune horien bitartez, eta eguratsera 9,08 tona CO2 isurtzea ekidin da. Organikoak zuzenean kudeatzeko aukerara batzeko eskatu die udalak lezoarrei. Hondakinen udal tasan %40ko hobaria dute auzo konposta egiten dutenek

Ekainaren 26an egin zuen Lezoko Udalak, Vermican zerbitzuaren enpresa kudeatzailearen gidaritzapean, azken ikasturtean Lezoko auzo konpostaren egitasmoak lortutako emaitzen berri emateko batzarra. Erabiltzaileei nahiz herritarrei zabalik izan zen topagunea. Datu zehatzak emateaz gain, bertan izan ziren herritarren ekarpenak ere jaso ziren, zerbitzua hobetze aldera. Hala, Vermicanek emaitzen ondorio kuantitatibo eta kualitatibo baikorra egin zuen, «kanpaina arrakastatsua izan da erabat». Lezon 71 familiak egiten dute auzo konposta. Kopuru hori handitzeko saiakera egiten ari da udala, eta zentzu horretan informazio eta sentsibilizazio kanpainak egin ditu.

Kudeatutako 14,25 tonetatik, kalitate oso handiko 4,4 tona konpost lortu direla azaldu zuten ekainaren bukaerako bilera horretan, eta hori udal zerbitzuei (lorezainei, adibidez) nahiz herritarren artean banatu zaiela. Hala, lezoarrek zuzen-zuzenean jaso dituzte herriko bost auzo konposta guneen emaitzen onurak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.