Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen tasaren igoera, legeak behartutako ezustekoa

Uztailean jaso dute lezoarrek hondakinen tasaren erreziboa. Igoera nabarmena sumatu dute, %50ekoa. Iazko irailean hartu zuen tasa hori igotzeko erabakia udalak, legediaren arabera zerbitzu horrek ezin duelako defizitarioa izan.

Hondakinen edukiontziak, Polentzarrene kalean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/07/18

Uztailaren hasieran pasa die udalak lezoarrei hondakinen bilketaren gaineko tasaren erreziboa: tasa orokorra 144,9 eurokoa izan da. Iazkoa, 96,6 eurokoa izan zen. %50eko igoera horren atzean udalaren betebehar bat dago: Espainiako Estatuko Hondakinen eta Lur Kutsatuen 7/2022 legearen arabera udalen hondakinen kudeaketa zerbitzuak ez du defizitarioa izan behar, hau da, zerbitzu hori espresuki eta derrigorrez finantzatu behar dute udalek zeregin horretara bideratutako udal tasekin. Igoera 2024ko iraileko udalbatzarrean onartu zen, legediak hala behartuta. Horren berri hainbat modutara eman arren (azken astean kalean jarritako bando bidez ere bai), herritarren artean ezinegona sortu du igoera sakonak. Azalpenak berriz ere eman behar izan ditu udalak egunotan.

Mikel Arruti alkatearen arabera, azken urteetan urteko 180.000 euro inguruko defizita izan du hondakinak biltzeko zerbitzuak, «pertsonal gastuak eta zeharkakoak kontuan hartu gabe». Tasaren igoerarekin urteko 140.000 bat euro gehiago bilduko ditu udalak, beraz, zerbitzuak ez du erabat 0 defizit helburua beteko. «Gainerako zergetan KPIaren igoera aplikatu genuen, zergak udalak zerbitzu egokiak emateko tresna direlako. Baina hondakinena halabeharrez igo behar izan da hainbeste». Alkateak nabarmendu du familien diru sarreren araberako hobari sistema duela udalak, eta horiek %20 eta %90 artekoak izan daitezkeela. Auzo konposta egiten dutenek %40ko hobaria dute hondakinen tasan.

Baina, zergatik zuen Lezok aurretik hondakinen tasa hain baxua Gipuzkoako eta inguruko beste herriekin alderatuta? Arruti: «Erantzuna aurreko udal gobernuek izan dezakete. Haien erabaki politikoa izan zen tasak eta zergak izoztea. Gure irakurketa da hori erabaki populista izan zela; zerga eta tasetatik jasotzen den diru hori zerbitzu egokiak emateko berme da, betiere familien diru sarreren araberako hobari sistema progresiboaren bidez. Aurreko udal gobernuek bazekiten hondakinen lege hori bete behar zela. Udal batzuk pixkanaka joan ziren tasa hori igotzen; Lezon ez zen hala izan. Legea betetze aldera %50eko igora aplikatzera behartuak izan gara».

Eskualdeko eta kanpoko datuak
Lezoko 144,9 euroko tasa orokor berritua ez da eskualdeko handiena. Adibidez, Errenteriako Udalak ezarrita duena 181,48 eurokoa da, eta Oiartzungoa 168koa. Pasaian 135,25ekoa da erreziboa. Donostiakoa, esaterako, 265 euroan dago. Herrialdeko udal gehienetan 2025erako hondakinen tasaren igoera handiak onartu ziren iazko iraila-urri arteko plenoetan.

Gipuzkoan, Lezoren biztanleria antzekoa (6.008 lezoar) duten herri askotan tasa altuagoa dute: Mutrikukoa (5.313 biztanle) 244,08 eurokoa da; Debakoa (5.393 bizilagun) 199,98koa; Oriokoa (6.125) 170,35ekoa, Urnietakoa (6.200) 160koa, edo Lazkaokoa (6.103) 146,98koa. Usurbilen edo Urretxun apalagoa da diru kopuru hori.

Erlazionatutako edukiaAuzo konpostarekin 14,25 tona organiko kudeatu dira Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.