Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Asier Jaraiz Lopez. Kartelaren egilea

«Madalenetan nire aletxoa jartzea plazera izan da»

Asier Jaraiz Lopez lezoarraren Begietara begira kartelak iragarriko ditu aurtengo madalenak. Oso harreman estua du Oreretarekin, eta pozarren da jaien irudia harena delako.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2025/07/18

Asier Jaraiz Lopez lezoarraren Begietara begira kartelak iragarriko ditu aurtengo madalenak. Oso harreman estua du Oreretarekin, eta pozarren da jaien irudia harena delako, madalenak oso festa bereziak baitira bere familian. Aurtengo kartel lehiaketan talentu handia dagoela ikusi du, eta jendea parte hartzera animatu du, artistak eta diseinuak bidean ez geratzeko. 

Zer da zuretzat Madalen Jaiak iragartzea?
Oso harreman estua daukat Oreretarekin. Aita hangoa da, eta amona eta izeba ere bertan bizi dira. Oso gertukoa izan dut beti Orereta. Lezo eta Orereta ondoan daudenez, txikitatik joan gara jaietara, eta madalenak beti oso-oso jai bereziak izan dira guretzako. Duela 15 urte hartu nuen parte lehen aldiz madalenetako kartel lehiaketan. Ez dut urtero parte hartu, baina bai noizbehinka. Aurten, sorpresaz, lanean nintzela, Kultura Sailetik deitu ninduten eta esan zidaten txapelketa irabazi nuela. Oso pozik nago. Familiarentzat ere oso berezia izan da. Gertukoak eta horren potenteak diren jaiak izanik, nire aletxoa jarri ahal izatea plazera izan da.

Zein da kartelaren esanahia?
Argazkilaria ere banaiz, eta iazko madalenetan, kaletik nindoala, erraldoien kalejira topatu nuen. Udaletxera sartzear ziren, azken dantzak egiten. Xanti eta Maialen parez pare ikusi nituen eta argazkia atera nien. Txikitatik erraldoi eta buruhandiak gustuko izan ditut, eta argi nuen argazki polit horretatik zerbait egin behar nuela. 2025eko lehiaketarako erabili dut. Enkoadraketa egin, filtroak sartu, kolorea jarri eta modu oso natural eta azkarrean atera zitzaidan diseinua. Oso irudi polita iruditzen zait Xanti eta Maialen parez pare egotea, begietara begira.

Hortaz, iaz ateratako argazki batetik sortu duzu kartela.
Bai, hori da. Izena ere ez da buruhauste handia izan, Begietara begira jarri baitiot. Begietara begiratzeak elkartasuna, maitasuna, gertutasuna edota konplizitatea bezalako kontzeptuak iradokitzen dizkit, eta kontzeptu horiekin lotu nahi izan dut kartela. Jaietan jendeak poztasuna du eta momentu politak bizitzen dira lagunekin, familiarekin edota herritarrekin.

Horrez gain, 2011n Vendetta taldeak Begietara begira izeneko abestia argitaratu zuen, eta euskararen aldarrikapenaz eta babesaz hitz egiten du. Abesti horri ere keinu egin nahi izan diot. Euskal Herrian bizi gara eta gure jaiak euskaldunak izatea eta euskaraz bizitzea ere garrantzitsua da.

Nondik datorkizu kartelak eta mota horretako lanak sortzeko zaletasuna?
Txikitatik asko marraztu dut eta eskulan asko egin ditut. Diskoen portaden oso frikia ere banaiz. Beti gustatu izan zait irudia zentzu guztietan. Lagunek proiektu bat baldin badute laguntza eskatzen didate portada edo poster bat diseinatzeko. Betidanik gustatu izan zait sortzea, eta oso saltseroa naizenez, madalenetako lehiaketan parte hartzea erabaki nuen duela 15 urte. 15 urte geroago madalenen portada nirea izango da.

Madalenetakoaren ondoren, baduzu beste erronkarik jomugan?
Gauza asko uztartzen ditut, eta pixkanaka joaten naiz. Etorkizunera begira gauzak suertatuko dira, baina oraingoz ez daukat planifikatuta zer egingo dudan. Hurrengo urtean seguruenik berriro hartuko dut parte madalenetako lehiaketan. Gainontzeko lanak ikusita, oso onak izan dira eta sekulako talentua dago. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzaile guztiei, duten talentuagatik eta beren aletxoa jartzeagatik. Jendea ere parte hartzera animatuko nuke, beldurrik gabe. Seguruenik ezkutuan artista pila daude, eta etorkizunean diseinu pila topatuko ditugu. Asko bidean geratzen dira, eta pena da, baina ikusten dut sekulako potentziala dagoela, eta gazteen artean, gaur egun, are gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.