Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Magikoak diren musika notak

Musika bandarekin hasiko dira jaiak eta harekin bukatuko 'Zentenarioa' joz. Urtero errepikatzen bada ere, une berezia dela aitortu dute Intza Barandiaran eta Sarai De la Torre bandako musikariek.

Intza Barandiaran eta Sarai De la Torre
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/07/18

Zentenarioa-rekin hasi eta bukatuko dira madalenak. Berezia da EMKEren Musika Bandak madalenekin estu lotuta doan melodiaren notak jotzen dituen unea, plazan txunpa txunpa txunpa ari direnentzat, zein jotzen ari diren musikarientzat. Intza Barandiaran Aranalde eta Sarai De la Torre Fernandez musika bandako kideak dira, tronboia eta klarinetea jotzen dituzte hurrenez hurren, eta duela 23 urte heldu ziren musika bandara. Urtero errepikatzen den unea izanik ere, Zentenarioa jotzeko momentuarekin pentsatu hutsarekin oilo-larrua jarri zaie biei, emozioarekin.

«Urtero lehenengo aldiz jotzen dugunean, txupinazoan, ikaragarria izaten da. Plazan ikusten duzun giroa, alaitasuna… Ez dut hitzik. Nik zortea dut eta nirekin batera jotzen izango ditut semea, aita, ahizpa eta lehengusua; lagunak ere bai. Ez daude haiek bandan, baina aukera dute herriko musikariek parte hartzeko». Ez da Barandiaran hunkitzen den une bakarra, Zentenarioa jo aurreko hamar minutuak ere bereziak dira harentzat, «eliza barrutik pasatzen garenean eta eskaileretara ateratzerakoan jende mordoa eta giroa sumatzea izugarria da».

Gurasoei deitzen die telefonoz De la Torrek urtero, kanpoan izaten direlako, «pare bat minutu geratzen direnean deitzen ditut, telefonoa poltsikoan sartu, eta zuzenean entzuten dute. Hunkigarria da». Bantzaldia ere hunkigarria egiten zaio, «jaien bukaera delako pena ematen dit. baina une berezia da niretzat ere». Berezi-berezia, berriz, Jesusen Bihotza erresidentzian jotzeko unea duela aitortu du musikariak, «egoiliarrentzat alaitasuna da, amona han izan zen eta lotura berezia dut leku horrekin. Asko eskertzen dute. Unerik hunkigarria da niretzako, ikusten dituzulako benetako poztasunarekin».

Emakume gehiago bandan

Bandak egiten duen ibilbidean beti dagoela norbait entzuten, dantzatzen edo txalotzen ere aipatu du Barandiaranek, «hori oso pozgarria da, musikazaleak izan edo ez, uneoro dago norbait animatzen, gure musika entzuten». Jaiei bukaera jartzeko ekitaldiak duen belaunaldiartekotasuna jarri du nabarmen Barandiaranek, «Zumardian 16 urteko kuadrillak izaten dira, baita 60tik gorako pertsonak ere dantzan, eta oso pozgarria da hori. Gure errepertorioa moldatu dugu, eta oso erantzun ona jaso dugu».

Erreferente bat da musika banda udalerrian, horren gaineko zalantzarik ez da, eta horrekin batera, berritzailea ere apustu ausartak egin dituelako asko-askotan erregistro ezberdin askotara moldatzeko. Pozik bizi dute bi musikariek hori, «motibatzen zaituelako. Lana eskatzen du, baina emaitza ikusten duzunean asebetegarria da, jende gazteagoa ere gerturatzen delako gu entzutera».

Hasi zirenean baino emakume gehiago ari direla gaur egun bandan jotzen ere jarri dute nabarmen, baita hainbat inertzia ere aldatzen ari direla. «Instrumentu batzuk emakumeenak ziren, eta besteak gizonenak. Flauta eta klarinetea ziren gehiago emakumeentzako, eta metalak gehiago gizonentzat. Oso arraroa zen emakume tronboi bat ikustea, eta gaur egun tronboi jotzaile neska oso gaztea dugu, pozgarria da hori».

Madalena Egunean kontzertua egiten du bandak, baita bi prozesio ere. Hilaren 22ko kontzertuari begira aurrerapen bat egin dute bi musikariek, «askotariko doinuak entzuteko aukera izango da».

Jaiekin gozatzera deitu dituzte herritarrak, eta musika bandarekin festa giroa partekatzen jarrai dezatela, «asko jasotzen dugu herritarrengandik, eta horrek gozarazten gaitu. Bide horretan jarrai dezatela, beraz».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.