Trafiko eta aparkaleku aldaketak estropadengatik
Bihar Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan, eta estropadek eragina izango dute trafikoan eta aparkalekuetan.
Bihar (larunbata) Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan. San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta, emakumeak II. Gertu Eraikuntzak Banderaren lehian arituko dira, eta, gizonek IV. CMO Valves Bandera jokatuko dute. Estropadak 17:20an hasiko dira, eta trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute.
Aparkalekuei dagokienez, Navalaldean eta Bizkaia plazan zenbait aparkaleku balizatuko dira antolakuntzarako. Trafikoari lotuta, Lezobidea kalea moztu egingo da biharko 14:00etatik 21:00etara bitartean, eta Larrabide errepidetik sartu beharko da Donibanera.
