Zuloaga memorialaren finalak, madalenetan
Jose Antonio Zuloaga Memorialaren finalak madalenen barruan jokatuko dituzte 23 urtez azpiko eta senior kategorietan.
Iker Egiguren eta Markel Lizeaga iazko Zuloaga oroitaldiko txapeldunak senior mailan.EPLE Jose Antonio Zuloaga Memorialaren finalak madalenen barruan jokatuko dituzte 23 urtez azpiko eta senior kategorietan. Zehazki, hilaren 22an, Madalena egunarekin izango dira partidak Agustina Otaola pilotalekuan 18:00etan hasita. 23 urtez azpiko kategorian, Olaizola-Landa bikoteak Zabaleta-Santesteban bikote izango du aurrez aurre. Seniorretan berriz, I. Egiguren-Aranguren eta Txoperena-Irazustabarrena izango dira lehian.
Nabarmentzekoa da EPLEko tokiko Olaizola eta Aranguren pilotarien presentzia. Ondarra eta Elkartasuna elkarteek antolatzen dute memoriala.
Ez da pilota horretara mugatuko. Izan ere, hilaren 24an bi hitzordu izango dira Fanderiako pilotalekuan. 15:45etik 17:30era Mindara elkarteak euskal pilota egokituko hainbat partida antolatu ditu.
18:00etatik aurrera, berriz, EPLEk antolatutako Joakin Etxeberria Memorialaren finalak jokatuko dituzte. Kadete eta Gazte mailan Isasti eta Arizabalo gaurko partidaren irabazlea den bikotearen kontra jokatuko dute; seniorretan, Navarro eta Abel, Eskisabel eta Rubenen kontra ariko dira. Seniorretan EPLEko Eskisabel eta Ruben ariko direla nabarmen jarri dute.
Sarrera doakoa da.
