Pasaiako Bokale, EH Bildu eta EAJ: "Sententzia euskararen kontrakoa ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen kontrakoa ere bada"
Espainiako Auzitegi Gorenak aste honetan euskararen normalizazioaren kontra emandako epaia salatu dute. Eguerdian Lezon egitekoa den mobilizaziora joan daitezela eskatu diete pasaitarrei.
Pasaiako Udalaren kale garbitzaileen lan eskaintzan euskararen eskakizunaren kontra epaitegiek hartutako erabakien kontrako elkarretaratzea, 2024ko apirilean. Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, eta EH Bilduren nahiz EAJren udal taldeek adierazpen bateratua egin eta zabaldu dute, aste honetan Espainiako Auzitegi Gorenak, Vox alderdi ultraeskuindar espainiarraren eskariz egindako ebazpen judizialaren harira: ebazpen horren arabera, Euskal Autonimia Erkidegoko (EAE) Udal Legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu, eta euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela adierazi du. “Larria da epaia, eta euskararen normalizazioan konta ez ezik, euskal gizartearen borondatearen eta euskal erakundeen kontrako epaia da”. Horregatik, gaur (larunbata) horren kontra Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) deitu dituen elkarretaratzeekin bat egiteko deia egin dute hiru eragileek, eta zehazki Lezoko udaletxearen aurrean 12:00etan egitekoa den elkarretaratzera joateko eskatu die eragile, elkarte eta norbanako pasaitarrei. Haren kide diren udalerrietan deitu ditu mobilizazioak UEMAk, Lezo horietako bat da. Pasaia ez dago UEMAn.
Adierazpenaren egileek zehaztu dute EAEko Udal Legea mugarri izan zela udalentzat, “elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera ematen zuelako”. Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen araudi hura eta Eusko Jaurlaritzak garatu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak, ordea, jasoa du herrialde batean hizkuntza koofizialak daudenean batek ezin duela lehentasunik izan bestearen gainean, hizkuntzen arteko “desorekak” ekiditeko. Ebazpena euskararen normalizazioan bidean udal politikak garatzeko horma dela uste dute.
Euskararen kontrako “oldarraldi bortitzaren” testuinguruan jarri dute hiru eragileek Espainiatik aste honetan iritsi den epaia, eta dei egin diete erakundeei, nahiz eragile politiko sozial eta herritarrei irmo adieraz dezatela euskararen eraso horren kontra daudela. Gaur, 12:00etan, Lezoko horretarako aukera Justizia, lege babesa eta arnasa euskararentzat. Euskararekin bat lelopean.
