Zarautzen Libia izan da onena
Aldearekin irabazi dute San Pedrokoek Zarautzen jokatutako KAE1 Ligaren zazpigarren estropada.
San Pedroko arraunlariak Zarauzko bandera irabazita.Iban Camino Sasoiko lehenengo bandera irabazi du gaur Zarauzko uretan San Pedrok. Fernando Valenciagak gidatzen duen eskifaia aldearekin nagusitu da, gainera. Itsaso zakartuan eroso ibili dira moreak bi kaletara eta bi txandetan egindako estropadan. Lehen ziabogan denbora onena egin dute, segundo bakarrarengatik, eta bigarrenean Zumaiak egin badu ere denborarik onena, hirugarren ziabogan Libiakoek alde handiarekin markatu dute denbora hoberena (16:54), bigarrena izan den Castreñari (17:07) 13 segundo aterata. Ligako lehen bandera beraz, gaurkoan etxera Libia ontzikoek, eta 12 puntu zakura.
San Pedrok 21:48,74 denbora egin du eta bigarren sailkatua izan den Castreñak, 22:03,40.
Seigarren da une honetan sailkapen orokorrean San Pedroko trainerua; KAE1 ligatik Eusko Labelera jauzi egiteko play offetik urrun dira, baina zalantzarik gabe, gaurko garaipena erregai bikaina izango dute bihar Gorlizen (Bizkaia) jokatuko duten estropadarako. 12:00etan hasiko da lehia; lau kaletara, lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Ziur gaurko moduan, bihar ere indar erakustaldia egiten saiatuko direla Valentziagak entrenatzen dituen arraunlariak. Gaurko lanak, ezin hobe hasi eta bukatu dituzte moreek.
Gaurkoan, bi bandera ekarri ditu Oarsoaldeko arraunak. Liga ezberdinetan, hori bai, baina bat San Pedrora eta bestea, Errenteria-Oreretara. Ea biharko estropadetan bide beretik jarraitzen duten eta garaipen gehiago ekartzen dituzten Oarsoaldeko eta Hondarriko traineruek.
