Uztaila bukatzeko zortzi traineru estropada
Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligetako ordezkariek bina estropada izango dituzte larunbat eta igande artean.
Getxon egingo dituzte, bihar (larunbata), Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Asteburu honetan liga guztietako zortzi estropada izango dira jokoan. Uztaileko azkenak izango dira. Beraz, sasoiko unerik beroenean sartzear dira traineru guztiak, abuztuan hasten direlao erabakitzen ligak.
Honakoak dira Oarso Bidasoko traineruek larunbat eta igandean izango dituzten lehiak
Hilak 26, larunbata
- 17:25an, Euskotren Ligako Getxoko Bandera. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia eta Hibaika.
- 18:00etan, KAE1 Ligako Pedreñako Bandera. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta Hondarribia B.
- 18:20an, Eusko Label Ligako Getxoko Bandera. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia eta eta San Juan.
- 18:30ean, KAE2 Ligako Muruetako Bandera. Oarso Bidasoko partaidea: Hibaika.
Hilak 27, igandea
- 11:15ean, ETE Ligako Santurtziko Bandera. Oarso Bidasoko partaidea: San Juan.
- 11:25an, Euskotren Ligako Caixabank Bandera Castron. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia eta San Juan.
- 12:05an, KAE1 Ligako Santurtziko Bandera. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta Hondarribia B.
- 12:20an, Eusko Label Ligako Caixabank Bandera Castron. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia eta San Juan.
