Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santa Anako ordularia ondo zainduta dago

Atzo hasi ziren santioak Donibanen. Xatur Telletxea izan zen protagonista: Santa Ana baselizako ordularia zaintzen duelako aitortza egin zioten, hark bota zuen festak hasteko txupina.

Xatur Telletxea, San Anako baselizaren barruan.
Alaine Aranburu / Urko Etxebeste
Pasaia
2025/07/25

Atzo hasi ziren Donibaneko Santio Festak. Jaiei izena ematen dien zaindariaren egunaren bezperan, beste zaindari bat izan zen hasietako ekitaldiaren protagonista. Xatur Telletxea. Jai batzordeak aurtengo txupinazoan hari oles egitea erabaki du, herriko ondarearen zati baten zaintzaile baita. Zehazki, Santa Ana baselizako kanpandorrearen ordulariaren eta beraz, ezkilen musikaren zaintza harena da. «Orain, Jon Ander semea eta Mikel biloba ari dira ikasten ordularia nola zaindu. Egunen batean ni ere zahartuko naiz, eta haiek hasiko dira zaintzan», azaldu du. Zaintza lan horretan Ramon Aginagaren lekukoa hartu zuen Telletxeak. Herriko ondarearen zaintzaile izatea herrigintza aberastea delako, herriaren omenaldia jaso zuen atzo sanjuandarrak.

Atzoko hasieraren ondotik, gaurko Santio Eguna, biharko Santa Ana, eta igandeko San Pantaleon izango dira sanjuandarren urteko bigarren festen gidari; hilaren 31n bukatuko dira. Datozen egunetako egitarauaren zerrenda ondoko orrialdean ikus daiteke. Telletxeak, atzoko txupinazoaren hitz-tartean, den-denei festa zoriontsu eta alaiak opa izateaz gainera, bereziki gogoan izan zituen herriaren zaintzan lanean dabiltzanak, ondarea babestu eta ezagutarazten dutenak. Atzoko txupinazoaren aurretik izan zen Hitza-rekin, «bereziak izango dira festak, bai», aitortu zuen.

2009an hasi zen Santa Anako ordulariaren lagun eta zaindari izaten. Aipatu du astean 3-4 alditan joaten dela hari soka ematera. «Gipuzkoan eskuz soka ematen zaion bakarra dela uste dut». Duela gutxira arte Seguran eta Albizturren halakoak bazirela azaldu du, baina haren ustez Donibanekoa indarra eskuz ematen zaion bakarra da herrialdean. «480 urte ditu ordulari honek. Soka ematen diot eta mantenuan aritzen naiz». Zeregin horretan Xabier eta Juan Mari zumaiarra eta arroarra laguntzaile izaten dituela adierazi du. «Soka emateaz gainera, noizean behin josteko makinen olioa ematen diot makineriari. Tarte batez geldirik izan da ordularia, pieza baten 2-3 hortz hautsi zirelako». Koroa berri bat ere egiten ari direla aipatu du, eta Telletxeak zehaztu du aurrerago ordulariaren sistema osoa desmuntatzeko ideia duela, biltegi batera eraman eta pieza guztiak garbitu, ondo doitu, eta berriz ere muntatzeko, «auzolanean egin nahiko genuke».

Urri-azaroan ordulariaren historia eta duen balioa azaltzeko hainbat jarduera egiteko asmoz dabiltzala aitortu du. «Herriak ez du ezagutzen ordularia. Badira Santa Anan ordularia dagoenik ez dakitenak ere. Hori bai, oporretara joan izan naizenean, eta semeak aldi berean ezin izan duenean soka ematera joan, telefono deiak ere jaso ditut. ‘Aizu Xatur, kanpaiek ez dute jotzen. Ezin dugu kanpaiak entzun gabe bizi!’, esan izan didate». Bihar, larunbata, da Santa Ana eguna. Meza nagusia izango da baselizan. Ezkilek fin-fin egingo dute dilin-dalan orduek puntua edo erdia dutenean. Sanjuandarren eguneroko doinutegian izan eta oharkabean pasatzen den horri garrantzia handiagoa emango zaio aurrerantzean, agian.

Santa Anako kanpandorreko ordulariaren makineria.

Aterpetxea
Donejakue bidea egiten dutenentzat aterpetxea dago, aldi berean, Santa Anan. Bertan ibiltariei harrera egiten izaten da Telletxea. 2009an zabaldu zen aterpetxea, eta ordutik ari da han boluntario lanean. Aste Santua baino lehentxeago zabaltzen dute atseden hartzeko gunea, eta urriaren erdialde-bukaerara arte izaten da zabalik. Hamalau plazakoa da. «Ohea eta dutxa ematen diegu erromesei. Jatekorik ez; horretarako herria dute», esan du. Erromesen atsedengunea zabalik den bitartean ahal denean laguntzen izaten da bertan. Gunearen paretetan, hark eskuz eta maitasun askoz egindako makilak daude; «luzeak dira, artzainenen antzerakoak. Ez kalean ibiltzeko motzak. Makilak egiteko afizioa dut, erretiratu aurretik hasi nintzen horiek egiten, eta hurritzarekin eginak dira gehienak».

Telletxeak eta haren emazteak 23 alditan egina dute Donejakue bidea, horren bide ezberdinak baliatuz. 1999an egin zuten lehena, Orreagatik hasi eta 18 egunean Santiago de Compostelara (Coruña, Galizia) iritsi ziren. Badaki zer den bidea, eta jabe da erromesen beharrak zein diren. Baina azken aldiko fenomeno batek asaldatzen du: «Egun, erromes askok, eskuan makila eraman beharrean sakelako telefonoa eramaten dute. Ez dituzte mendiak, itsasoa, eta parajeak ikusten. Itsu doaz sakelakoarekin».

Pena du, hura kenduta, ez Pasaian ezta inguruko herrietan ere ez dela erromesei harrera egiteko boluntariorik. Hamar eguneko txandak egiten dituzte, eta Telletxeaz gainera, Donostiako, Madrilgo, Sevillako, Valentziako edo beste toki batzuetako kideak izaten dira bertan boluntario. Teleltxearentzat, gozamena da egunero-egunero Santa Ana aldera joatea, pasioa. Bizipoza.

Donibaneko santioak. Datozen egunetako egitaraua.

 

Gaur, ostirala

• 07:00. Diana txosnetatik

plazako sokamuturrera.

• 07:30. Diana Meipitik plazara.

• 08:00. Sokamuturra.

• 10:30. Gaztelutxora bizikleta igoera.

• 12:00. Kantu jira herritik zehar.

• 17:00. Haurrentzako jolasak eta txokolate jatea Santiago plazan.

• 17:30. Mus txapelketa Bonantzan.

• 18:30. Donibaneko XXXV. Dantza Solte Txapelketa plazan.

• 20:00. Herri kirolak plazan.

• 22:00. Allur dantza taldearen emanaldia plazan.

• 23:00. Pattu eta Pipo txosnetan.

• 23:30. Itzalpeko DJa plazan.

Bihar, larunbata

• 09:30. Ezinduak bere etxeetan jaso eta Santa Ana ermitara eramango dituzte.

• 11:00. Frontoian, haur eta gazteentzat erraketa txapelketa.

• 11:00. Meza nagusia Santa Ana ermitan. Ondoren, salda eta pintxo dastaketa txistulariekin.

• 13:30. Poteoa gramolekin Patxikutik plazara.

• 14:30. Kuadrillen bazkari autogestionatua plazan. Ondoren, bingoa eta herri zumba. Bukatzean, poteoa kale zaharrean

• 20:00. Andoni Ollokiegi txosnetan.

• 21:00. Laket taldearekin erromeria plazan.

• 00:00. DJ Lolita txosnetan.

• 00:30. Itzalpeko Laguna plazan.

Etzi, igandea

• 11:00. Karabina txapelketa frontoian.

• 11:00.  Erretiratuen eta arrantzaleen omenezko meza Bonantzan. Ondoren, bazkaria.

• 19:00. Herri sardina jatea herrian.

• 20:00. Javi Santiago DJa plazan.

• 22:30. Arrantzaleen danborrada Konstantzia bandarekin. Ondoren, Javi DJ plazan

• 00:00. Gorka txosnetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.