Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

Jai feministak ardatz, agerraldia egin dute Oiartzunen

Urtero bezala, jaietako txupina bota aurretik agerraldia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Erasoen aurkako protokoloa azaldu dute, baita egitarau feministaren berri eman ere. Agerraldiaren aurretik, Zizur Nagusiko erailketa matxista salatzeko isilunea egin dute.

Oier Iriarte Arrondo
Oiartzun
2025/08/02

Astearteako (hilak 29) Zizur Nagusiko erailketa matxista salatzen abiatu du agerraldia Oiartzungo Feministen Asanbladak. Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute, “emakumearen senide, lagun eta gertukoei babes eta elkartasun osoa adierazi” aurretik.

Eraso matxisten aurrean, “argi eta ozen” esan dute “feminismoaren bidea dela gizartea errotik aldatuko duen bidea”. “Indarkeriarik gabeko bizitzaren” alde “feministak batzeko” eta autodefentsarako” deia egin dute asanbladako kideek, eta ziur daude horretarako “antolakuntza” izango dela “tresna eraginkorrena”. “Feministok erantzuteko prest gaude! Sistema patriarkala irauli arte borrokan jarraituko dugu; kaleak hartzen eta astintzen jarraituko dugu”.

Horren ondoren, urteroko hitzordu bilakatu den agerraldi feminista hasi dute. Jaietako txupina botatzeko minutu gutxiren faltan, oiartzuar eta xanistebanetara doan edonori mezu bat zabaldu diete: “Oiartzunen ez da inongo erasorik onartuko. Ez dugu emakume* bat bera ere deseroso sentitzerik nahi, eta ez dugu eraso matxistarik, LGBTIQ+goborik zein arrazistarik onartuko”.

Hori dela eta, “konpromisoa hartzeko” eskakizuna egin dute, “feminismoaren konplize izateko” eskakizuna, hain zuzen ere.  “Espazio seguruak” sortzen laguntzera eta eraso bat ikusiz gero “hurbiltzera eta babesa ematera” bultzatu dituzte herritarrak.

Argi dute feministek: “Zure laguna pasatzen ari bada eta ezer egiten ez baduzu, konplize zara. Ezetz esaten badizu, nahi ez duelako da. Neska* baten perreoak ez du ezer baimentzen. Mozkortuta banago, ez aprobetxatu nire egoeraz. Jaien aitzakia pean denak ez du balio. Denok gustura eta lasai egotea denon ardura da”.

Protokoloa zabalduz

Inork eraso matxistaren jasaten badu “ez dela bakarrik” egongo azpimarratu dute. Erasoak “herriko edozein txokotan gertatu daitezkeela” jakitun, protokolo feminista azaltzeko baliatu dute agerraldia. Lehentasuna “erasoa jasan duen emakumea* laguntzea” dela esan dute, “leku lasai batera joanez, bakarrik ez utziz edota bere konfiantzazko norbait bilatuz berarekin egon dadin”. Erasoa gertatu den gunetik erasotzailea kanporatuko dutela ere jakinarazi dute. Erasoa jasan duen emakumea lagundu ondoren, txosna feministara edo Fermiñeneko eraso matxistak artatzeko arreta gunera jotzeko eskakizuna egin dute.

Baina, aurtengo protokoloa ez da eraso matxistetara mugatzen. Txosnagunean eraso arrazisten aurkako protokoloa ere egongo dela adierazi dute.

“Txosnagunea elkarbizitzarako, jai giro osasuntsurako eta errespetuzko espazioa” izatea nahi dute; horregatik, egiten den oro “erasotua laguntzeko” izan dadila eskatu dute, ez “tentsioa areagotzeko edo borroka hauspotzeko”.

Egitarau feminista

Egitarau feminista oparoa antolatu dute aurtengo xanistebanetarako Oiartzungo feministek. Gaurko agerralditik hasi baldin badute ere, hilaren 4a izango da “indarrak batzeko eta festarako feministen eguna”. Bazkari feminista beganoa antolatu dute Zimitiyoko txosnan. Ondotik, bingo musikatua egingo dute 17:00etan, Orgasmoko lagunen eskutik. Bazkarirako txartelik gabe gelditu direnak ere bazkalostean Zimitiyora gerturatzera deitu dituzte, bertako giroaz goza dezaten. 18:00etan “panteren jaitsiera ronroneatzailea” izango dute Zimitiyotik txosnagunera. Eguna Maruxak folklore trabesti ikuskizunarekin bukatuko dute, txosnagunean bertan.

Bestetik, txosna feminista egongo dela azpimarratu dute. “Gozamenerako ez ezik, babes eremu izatea helburu du espazio horrek”. Kaleetan apainketa ere jarri dute; baina, berrikuntza berezi bat ekarri dute aurtengo jaietarako: “azalean itsasten diren kalkomonia feministak”. Txosna feministan egongo dira eskuragarri. Banderola moreak ere bertan egongo dira, “jaietan nahiz egunerokoan herriko balkoiak apaindu eta aldarrikapenez betetzeko”.

Arantxa Leterentzako izan dira azken hitzak, “urte luzeetan borroka feministan lanean aritu izan dena eta mahai honetako ahots ere izan dena. Eskerrik asko, Arantxa, herria egiteagatik, herria feminismotik eraikitzeko egin duzun lanagatik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.