Ergoienek eta Ugaldetxok irabazi dute Xanistebanetako sokatira txapelketa
37. edizioan iazko formatu berari eutsi diote antolatzaileek. Gizonen zortzi taldek eta emakumeen bostek hartu dute parte.
Ugaldetxo taldea saria jasotzen.Josu Otzeta Artaso elkarteak urtero antolatzen duen Xanistebanetako sokatira txapelketa egin dute Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. 37. edizioan iazko formatu berari eutsi diote antolatzaileek: txapelketari azkartasuna emateko bi sokatan aritu dira.
Gizonak zein emakumeak auzoka antolatzen dira. Gizonek urteak daramatzate hala egiten, eta auzo bakoitzeko talde bana ateratzeko gaitasuna dute: Ergoien, Gurutze, Karrika, Iturriotz, Altzibar, Arragua, Elizalde eta Ugaldetxo, esaterako. Emakumeen kasuan, ordea, auzoka antolatzen diren bigarren urtea dute. Iaz bezala 5 talderen arteko lehia izan dute: Karrika, Ergoien, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo taldeen artekoa.
Madalensoro beteta herritarrek ozen egin dute oihu, norbere auzoa animatzen. Giroa bero-bero egon da, eta ez soilik tenperaturagatik. Taldeen artean parekotasun handia izan da, emakumeen artean batez ere. Zenbait talderen kasuan epaileen aginduz birritan errepikatu behar izan dute, eta saiakerak ezin bukatu zenbait taldek lurrean bukatu dute.
Emakumeetan Ergoienek eta gizonetan Ugaldetxok irabazi dute 2025eko Sokatira Txapelketa.
