Aitor Leonet eta Ekain Etxeberria garaile Iturriotzeko truk txapelketan
40 bikotetik gora parte hartu zuten Iturriotzeko jaietan antolatu zen truk txapelketan. Horien maila nabarmendu du antolakuntzak.
Iturriotzeko jaietan, Santiyutan, truk txapelketa antolatu zuten. 40 bikotetik gora parte hartu zuten, eta horiek “joko maila oso altua erakutsi” zutela adierazi dute antolatzaileek.
Sailkapena hala geratu zen:
- Aitor Leonet eta Ekain Etxeberria
- Kerman Irigoien eta Eneko Zabala
- Paki Gartzia eta Angel Ezponda
- Jokin Hernandez eta Ander Imaz
Bigarren aukera:
- Jon Izagirre eta Axier Lekuona
- Adur Lekuona eta Juan Jose Kardona
