Kiroldegia itxi eta Xorrola murriztu egingo dute datozen asteetan
Hilaren 11tik 24ra Elorsoro kiroldegia itxia egongo da. Bestetik, gaurdanik hilaren 31ra arte Xorrola goizez bakarrik ibiliko da.
Mantentze lanak direla eta, Elorsoro kiroldegia itxia egongo da hilaren 11tik 24ra, bi egunak barne. Hala ere, Kirol Txartela Mugimentekin ondoko herrietako kiroldegi batzuetara joateko aukera izango dute bazkideek.
Mantentze lanen bitartean udako igerilekua irekita egongo da, 11:00etatik 20:00etara.
Bestetik, gaurdanik hilaren 31ra arte goizez bakarrik igaroko da Xorrola autobusa. 07:10ean egingo du lehen bidaia Arraguatik abiatuta, eta 15:10ean azkena. Hilaren 15a jai eguna izanik, ez da zerbitzurik izango. Hala ere, irailean itzuliko da ohiko ordutegietara.
Taxibusaren ordutegiak ez du aldaketarik izango.
