Xanistebanen lekukoa hartuko du Karrikak
Larunbatean 09:00etan izango den txupinazoarekin hasi eta ostiralean (hilak 15) bukatuko dira jaiak, su artifizialekin.
Xanistebanak bukatu berri diren honetan, bi egun izango dituzte herritarrek indarrak hartu eta Karrikako jaietan murgiltzeko. Lau eguneko egitaraua prestatu dute auzotarrek. Larunbatean 09:00etan izango den txupinazoarekin hasi eta ostiralean (hilak 15) bukatuko dira jaiak, su artifizialekin.
Antolatzaileek dagoeneko eman dute egitarauaren berri, eta ohartarazi dute eurak ez direla “gerta daitezkeen ezbeharren erantzule” izango.
Besteak beste, haurrentzako ginkana, Sagardo probaketa, IV. Patata tortilla lehiaketa, Toka eta Truk txapelketa, eta pilota txapelketa antolatu dituzte. Ikus egitaraua.
Abuztuak 9 (Larunbata)
09:00. Txupinazoa.
09:00. XV. BTT Lagun irteera. Izen-ematea 08:15ean irekiko da.
10:00. Goiz erestia, Oidultz taldeak alaituta.
10:30. Haurrentzako ginkana bizikletarekin, Otxeren eskutik.
18:30. Zaldi erakustaldia. Partaideak: Imanol Fagollaga eta Aritz Garaiar.
18:30. Sagardo probaketa eta IV. Patata tortilla lehiaketa (etxetik egiña ekarri).
20.00. Elkarretaratzea, dultzaina taldeak alaituta eta kalejira erraldoi txikien konpartsarekin. Ondoren, plater konbinatuak afaltzeko aukera.
Abuztuak 10 (Igandea)
10:00. Goiz erestia auzoko Intza, Irantzu, Amets eta Maddirekin.
11:00. Haur jolasak.
13:00. Toka txapelketa. 14.00. Auzoko bazkaria.
17:00. Haurrentzako III. Bizkotxo lehiaketa eta Txokolatada.
17.45. Herri kirolak: Auzoko gaztiak. Ondoren, otar eder baten zozketa eta plater konbinatuak afaltzeko aukera.
22.30. Antzerkia. Luis Mitxelena eta Arnatz Puertas “Herio”.
Abuztuak 14 (Osteguna)
22:00. XXXVI. Truk Txapelketa.
Abuztuak 15 (Ostirala)
09:30. Goiz erestia, Lartaungo txistulariekin.
10:00. Meza.
11:00. Haurtzaro Dantza Taldea.
12:30. Pilota partiduak: Alex Otegi – Odei Teletxea, Beñat Ormaetxea – Amaiur Artetxeren aurka. Xabat Olaiz – Manex Olaiz, Oier Zabaleta – Axel Lasaren aurka.
17:45. Idi erakustaldiak. Partaideak: Artaso, Mixiyua eta Matxain. Ondoren, otar eder baten zozketa eta plater konbinatuak.
23.00. Su artifizialak eta suzko zezena jaiei bukaera emateko.
