Batelerak, lehen postuari begira
Atzo Donostiako Aste Nagusiko Banderan azkarrenak izan ziren sanjuandarrak, eta puntu bakarrera dute orain Zarautz ETE ligan.
Albiste onak heldu dira asteburu honetan Donostiatik. San Juan Koxtapeko emakumeak ETE ligako lehen koskatik oso gertu jarri dira berriro, atzo Donostiako Aste Nagusiko banderan eskuratutako garaipenari esker. Anartz Gereñok gidatutako taldea oso fin aritu zen atzo Urumeako uretan. Batelerak azkarrenak izan ziren erlojupekoan (10:18.23), eta ondorioz, bigarren postuan daude egun sanjuandarrak, Zarautzetik puntu bakarrera.
Play-offean txokoa ia egina dute sanjuandarrek, puntu bakarra falta zaie matematikoki helburu hori lortzeko.
Hurrengo lehia Castro Urdialesen izango dute Batelerek, datorren larunbatean. Igandean, berriz, Zarautzen txapelketako azken aurreko jardunaldia jokatuko da.
Honakoa, sailkapen orokorra:
- 1: Zarautz: 109 puntu.
- 2: San Juan: 108 puntu.
- 3: Kaiku: 90 puntu.
- 4: Ondarroa: 75 puntu.
- 5: Deusto: 63 puntu.
- 6: Isuntza: 51 puntu.
- 7: Hernani: 44 puntu.
- 8: Portugalete. 31 puntu.
- 9: Camargo: 14 puntu.
