Bigarren urrezko dominarik gabe geratu da Ander Garaiar oiartzuarra
Deskalifikazio baten ondorioz urrezko dominarik gabe geratu dira Garaiar eta beste hiru kideak 4x100 errelebo proban.
Ander GaraiarAlberto Benito Oso-oso gertu ikusi eta ia hatzekin ukitu arren, Ander Garaiar ez da bigarren urrezko domina batekin itzuliko Europako Txapelketatik. Joan den asteko urrearen ondoren, bigarren bat eskuratzera irten zen atzo oiartzuarra, 4×100 errelebo proban. Baina, tamalez eta uste guztien kontra, Garaiar eta beste hiru kideak deskalifikatu zituzten. Espainiako Atletismo Federazioak argudiatu duenaren arabera, lehenengo zatiko erreleboko aldaketagatik deskalifikatu zuten laukotea.
Garaiarrek 9.33ko marka ezarri zuen bere 100 metroko zatian. Laukoteak 39 segundo eskaseko denbora ezarri bazuen ere, epaileek haien lasterketa baliorik gabe uzteko erabakia hartu zuten.
