100 kandela itzali ditu Mikela Eizagirre lezoarrak
Mikel Arruti alkatea eta Miren Ormazabal zinegotzia berarekin izan dira, egun berezi honetan zoriondu eta lore sorta bat oparitzeko.
Mikela Eizagirre Zubiarrain lezoarrak 100 urte bete berri ditu, eta ohiturekin jarraituz, Mikel Arruti alkatea eta Miren Ormazabal zinegotzia berarekin izan dira, zoriondu eta lore sorta bat oparitzeko. Bizitzako ibilbideaz, egindako lanez, herriaz eta beste gai askoren inguruan aritu da hirukotea.
Goiatz (Gipuzkoa) herrian jaio zen Eizagirre, baina haurra zela etorri zen Lezora, eta ia 100 urte igaro ditu bertan. Egurra saltzen urte luzez aritu zela kontatu du Eizagirrek. Arrutik eta Ormazabalek baietsi dutenez, sasoi eta kemen handiko emakumea da: “oraindik ere nabarmenak dira bere alaitasuna eta bizipoza”.
