Odola ematera deitu dute Antxon hilaren 20an
Arratsaldez izango dira odol erauzketak, Antxoko anbulatorioan. Hitzordua hartu beharko da aurretik.
Pasaia inguruko odol emaileak adi egon daitezela, datorren asteazkena (hilak 20) baita hurrengo hitzordua. Antxoko anbulatorioan izango dira odol erauzketak, 16:30etik 20:30era. Hilaren 17 eta 18an lotura honen bidez hitzordua hartzeko aukera izango, eta 19an telefonoz, ohi bezala.
Pasaiako Odol Emaileen taldetik gogorarazi dutenez, COVID 19arekin zerikusia duen sintomarik izanez gero, ez joateko.
