San Marko gotorlekuan, ateak zabal-zabalik
Asteazkenetik igandera bitarte bisita daiteke gotorlekua eta natur eremua. Hamaika eskaintza dituzte uda honetarako.
Oarsoaldea Garapen Agentziak zein Errenteriako Udalak San Marko gotorlekua bisitatzera deitu dituzte herritarrak, eta inguru horretan dauden altxorrak ezagutzera. Gogorarazi du asteazkenetik igandera bitarte izango dela zabalik, baita jai egun eta zubietan ere. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bertara daiteke. Urriaren 12ra bitarte izango ditu zabalik ateak.
Bisita gidatuak, begiratokia, museo gunea, erakusketak, parkeak… Hamaika aukera eskaintzen ditu natur guneak.
Informazio gehiago jasotzeko, 943 44 96 38 telefono zenbakira deitu edo lotura honetara jo daiteke.
