Agustinak Zentrotik mundura
Profesional, enpresa txiki eta ekintzaileei begirako tailer berezia eskainiko dute urrian. Euren proiektua munduratzeko giltzarriak jasoko dituzte partaideek.
Profesional, enpresa txiki eta ekintzaileei begirako doako tailer interesgarria eskainiko du datorren urriaren 2an Agustinak Zentroak. Nazioartekotzeko tresna digitalak erabiltzen irakatsiko diete partaideei, euren proiektu edo produktuak nazioartean saltzen laguntzeko giltzarriak jasoko dituzte. Tailer hau zentroaren, Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Gipuzkoako Merkataritza Ganberen eta Basque Trade & Investment Euskal Agentziaren arteko elkarlanaren emaitza da.
Saio praktikoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, “nazioarteko enpresa proiektuetarako edo ekimenetarako aukera berriak ireki nahi dituztenentzat pentsatua”. Partaideek tresna digitalak ezagutuko dituzte, “beren jarduera atzerrian azkarrago eta modu eraginkorragoan bultzatzeko” asmoz.
Tailerra 10:00etatik 11:00etara izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Izena emateko jo lotura honetara.
