Gaintxurizketarrak, festa bete-betean
Auzoko jaiak ospatu dituzte asteburu honetan, askotariko ekitaldi eta ekintzekin. Desafioak eta bazkariak jendetza bildu zuten.
Gaintxurizketako auzotarrek asteburu ederra pasa dute. Auzoko festak ospatu dituzte, behar bezala gainera. Bazkariak, truk eta toka txapelketak, musika… Ez da aspertzeko une eta aitzakiarik izan asteburuan zehar. Ekitaldi guztien aretan, herri kirolen desafioak bildu zituen auzotar gehien, lehia estua izan zen. Errekalde-Itturri izan dira aurtengo garaileak (Sasti-Goikoren kontra irabazi zuten finala), haiek izan dira, ingudean, txingetan, trontzan eta lokotx biltzean azkarrenak.


