'Amama' filma, Zinema Kalearen hurrengo proposamena
Ostegunean izango da emanaldia, gauez, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
Antxoko Biteri plazan egindako emanaldi bateko irudia. Pasaiako Zinema Kalean egitasmoaren hurrengo hitzorduaren berri eman dute antolatzaileek. Ostegun honetan (hilak 21) zinemaz aire zabalean gozatzera deitu dituzte lau barrutietako herritarrak. Oraingo honetan Antxoko Ibaiondo pilotalekuan izango da emanaldia, 21:30ean. Amama filma proiektatuko dute.
Udalaren, Topagunearen, Papineko Gazteriaren eta Bokaleren arteko elkarlanaren emaitza da Zinema Kalean egitasmoa, “Pasaiako gazteen artean euskarazko kultur edukien kontsumoa sustatzea” helburu duena.
