Israelen kontrako kanpaina abiatu du Emakume Askeak taldeak
'No thanks' aplikazioaren bidez, israeldar produktuei eta Israeli laguntza ematen dioten enpresak identifikatzen hasi dira, hauei pegatinak jarriz. Ekintza bat egingo dute gaur Oiartzungo Carrefour supermerkatuan.
Emakume Askeak taldeak israeldar produktuen eta Israeli laguntza ematen dioten edozein enpresaren kontrako boikot kanpaina abiatu berri du. Atzo abiatu zuten Palestinaren genozidioa babesten dutenen kontrako kanpaina hainbat supermerkatutan, Genozidiorik ez eskerrik asko esaldia daramaten pegatinekin hainbat produktu identifikatu zituzten. Horretarako, No thanks izeneko aplikazioa erabiltzen ari dira. App honek barra-kodeak irakurtzen ditu eta produktu edo enpresa hori boikotaren kontrako zerrendan dagoen identifikatzen du.
Genozidioa babesten duten enpresa eta produktu guztiak identifikatzen hasi dira, eta taldekoen asmoa kanpaina Euskal Herri osora zabaltzea da. Euskal Herriko talde ezberdinetan banatu nahi dituzte pegatina hauek, taldekoen arabera, “haiek ekintza berdina aurrera eraman dezaten eta erosketak egitera joaten den edonork erraz identifika dezan genozidio sionista bultzatzen duten enpresak”. Euskal Herriko biztanle orori luzatu diote kanpainara atxikitzeko deialdia eta produktu horiek ez kontsumitzera deitu dituzte herritar guztiak.
Kanpaina honen barruan, gaur (hilak 19) ekintza bat egingo dute Oiartzungo Carrefour supermerkatuan. 19:15ean jarri dute hitzordua.

