Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakUdala

"Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu ditugu"

Aurtengo xanistebanen gaineko balorazio "oso positiboa" egin du udalak. Joana Mendiburu alkateak oiartzuarrei eskerrak eman dizkie, "auzolanerako erakutsitako borondateagatik".

Joana Mendiburu alkatea, aurtengo xanistebanetan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2025/08/19

Aurtengo xanistebanen gaineko balorazioa egin du Oiartzungo Udalak. Hedabideekin partekatu duenaren arabera, “jai ederrak” izan dira aurtengoak eta erakundeak balorazio “oso positiboa” egin du, “bai antolaketa aldetik baita herritarren parte hartzearen aldetik ere”.

“Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu ditugu. Egunez zein gauez alaitasuna nagusitu da eta herritar ugarik hartu du parte jai batzordeak antolatutako ekinaldietan”, diote udaleko iturriek. Herriko jaiak “topaleku” izan direla erantsi dute, “lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia, baita lagun berriak egitekoa ere”. Ez dela inolako eraso matxista edo arrazistarik izan nabarmendu nahi izan du erakundeak.

Bide batez, “festak antolatzeko auzolanean buru-belarri” aritu direnei eskerrak eman dizkie Joana Mendiburu alkateak: “Jai batzordeko kideek 80 ekintza baino gehiago antolatu dituzte eta guzti-guztiak egin dira, inolako ezbehar edo ezustekorik gabe. Eskertzekoa da udaleko langile eta kale garbitzaileek egindako lana, eta bereziki azpimarratzekoa, beste behin ere, oiartzuarrek auzolanerako erakutsitako borondatea. Jaiak ez lirateke inolaz ere direnak izango ekintzak antolatzeko eta txosnetan lan egiteko prest dagoen herritar multzo handi hori gabe. Bejondeizuela eta eskerrik asko modu batera ala bestera zuen alea jarri duzuen guztiei! Gora jai herrikoiak!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.