Gaintxurizketako jaien zozketak baditu irabazleak
Bi lagunentzako lau otordu zozkatu dituzte aurtengoan, eta HITZAk irabazle guztien berri du jada.
Iragan asteburuan festa nagusi izan zen Gaintxurizketan, auzoko festak ospatu baitzituzten auzotarrek. Beste hamaika ekitaldi eta ekintzen artean, urteroko zozketa handia egin zuten. Orotara lau otordu zozketatu zituzten, eta HITZAk irabazle guztien berri du dagoeneko.
Elena Martinez Lerinek irabazi du aurtengo sarietako bat. Sagar Zulo sagardotegian bi pertsonentzako otorduaz gozatzeko aukera izango du.
Bestalde, Miren Etxarte Manterolak ere saria eramango du, Irurzun jatetxean otordu bat ere.
Hirugarren saria, Iriartenea jatetxeko bi otorduak, 0460 zenbakia daraman txartelak eramango du.
Azkenik, 4224 zenbakia duenak Patxikuenean bi lagunentzako otordua jasoko du opari.
