Astebetez atzeratu dute Zinema Kalean-en emanaldia
Gaurko (osteguna) iragarrita zegoen saioa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, eguraldi txarragatik. Datorren ostegunean izango da.
Antxoko Biteri plazan egindako emanaldi bateko irudia. Gaurko (osteguna, hilak 21) iragarrita zegoen Pasaiako Zinema Kalean egitasmoaren emanaldia atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, eguraldi txarragatik. Astebetez atzeratuko dute saioa, beraz, datorren ostegunean (hilak 28) izango da, Ibaiondon ere. 21:30ean jarri dute orduko hitzordua. Amama filma proiektatuko dute.
