Fanderiako futbol zelaiko kantina, lehiaketara
Kantinaren ustiapena lehiaketara atera berri du udalak. Irailaren 23ra bitarte aurkez daitezke eskaintzak.
Fanderiako Futbol zelaia. Fanderiako futbol zelaiko kantinaren ustiapena lehiaketara atera berri du Errenteriako Udalak. Udalaren webguneko kontratatzailearen profilean eskura daiteke informazio guztia.
Urtean 1.2000 euroko kanona ordaindu beharko dute kudeaketa eskuratzen dutenek. 1.200 euro horiei tabernaren garbiketa eta kontsumo gastuak gehitu behar zaizkie. 6 urteko iraupena du kontratuak eta ezingo da luzatu.
