Odola ematera deitu dituzte oiartzuarrak
Datorren asteazkenean (hilak 27) izango da abuztuko saioa, arratsaldez. Hitzordua hartu beharko da.
Datorren asteazkenean (hilak 27) odola ematera deitu dituzte oiartzuarrak. Elorsoro kiroldegian (bileretarako prest dagoen aretoan) ariko dira odol erauzketekin, 16:30etik 20:10era. Hitzordua hartu beharko da aurretik, 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 telefonoetara deituta. Internet bidez ere hartu daiteke, lotura honetan.
Oiartzungo odol emaileen taldetik gogorarazi dute emaile berriak behar direla.
