Oiartzungo neskek ongi hasi dute Euskal Herria Kopako bidea
Berriozar taldea menderatu dute oiartzuarrek, denboraldiko lehenengo txapelketako estreinako partidan.
Larunbatean zelairatu zuten hamaikakoa, Berriozar garaitzeko. Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen lehen futbol taldeak asteburu honetan hasi du 2025/26 denboraldia. Liga hasteko oraindik hiru aste falta diren arren, Euskal Herria Kopa lehiatzen hasi da klub urdineko jokalariak.
Kopa horren C Kategoriako bigarren multzoan daude oiartzuarrak, Oberena, Añorga, Mulier eta Berriozar taldeekin batera. Larunbatean azken talde horren jokatu zuen, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak nagusi izan ziren, 3-1 gailendu baitziren.
Bigarren partida ere etxean jokatuko dute. Mulier taldearen etxea bisitatuko dute datorren igandean, hilak 31. Hurrengo asteburuan Añorgaren kontra jokatuko dute, zementugileen etxean, eta multzoko partidak ixteko, Oberena Iruñeko taldearen bisita jasoko dute. Ligaxka moduan jokatuko dute, eta multzoko lehenengoa pasatuko da finalera.
Beste multzoa
Beste multzoan Athletic C, Bizkerre, Arratia, Alaves B eta Artizarrak taldeak daude. Finala eta postuak finkatzeko gainontzeko partidak irailaren 13ko asteburuan jokatuko dituzte.
Esteka honetan jaso daiteke txapelketari buruzko informazio gehiago.
