'Zuhur eta lur' antzezlana ikusteko sarrera gutxi batzuk geratzen dira
Oiartzungo Gazte Sortzaileek taularatuko dute Moliereren obra batean oinarritutako antzezlana. Larunbateko saiorako tokia dago oraindik.

Antzezlanaren kartela, Aroa Mitxelenak egindakoa.
Oiartzungo Gazte Sortzaileen eskutik, antzerki saio bikoitza izango da asteburuan, Landetxe aretoan. Zuhur eta lur antzezlana taularatuko dute ostiral eta larunbatean, herriko auditorioan.
Hilaren 29ko eta 30eko saioak 19:00etan hasiko dira. Ostiraleko saiorako ez da toki bakar bat ere geratzen, eta larunbatekorako sarrera gutxi batzuk daude eskuragarri. 8 euroko prezioa dute, eta udalaren sarreren webgunean eros daitezke.
Zuhur eta lur, fitxa teknikoa
- Sinopsia
Molière aktore eta idazlearen L’Avare antzezlanaren egokitzapena da Zuhur eta lur. Harpagon alargun zuhur eta zekenak arazoak ditu diruarekin. Ez dirurik ez duelako, diruarekin obsesionatuta dagoelako, baizik. Maileguen kontura aberastutako espekulatzailea dugu Harpagon. Bere bi seme alaba gogoz kontra ezkontzen saiatuko da, beste behin ere, diruan soilik pentsatuz. Bestalde, Mariana neskato gaztearekin ezkondu nahiko du diruak betetzen ez dion hutsunea estali ahal izateko. Honek etxeko normaltasuna korapilatuko du endredozko komedia bati lekua eginez. Egingo ote dio aurre Harpagonek diruarekiko duen menpekotasunari? - TESTUA ETA ZUZENDARITZA
Luix Mitxelena - ZUZENDARI LAGUNTZAILEA
Olaia Sorondo - KOREOGRAFIA
Izar Aizpuru - AKTOREAK
Leire Agudo
Enara Arregi
Julen Castillo
Malen Elizasu
Jon Etxebeste
Auritz Jauregi
Maialen Leiza
Lara Manjarres
Daniel Picazo
Olaia Sorondo
Izaro Zapirain - SOINU ESPAZIOA
Izaro Txapartegi - JANTZITEGIA
Ariane Otaegi - ESZENOGRAFIA
Eider Tome
June San Sebastian - ILE APAINTZAILEA
Udane Alberdi - KARAKTERIZAZIOA
Esti Fernandez - KARTELA
Aroa Mitxelena - ANTOLATZAILEA
Orgasmo Sortzaileak - LAGUNTZAILEA
Oiartzungo Udala
